Ikasi matcha tearen errezeta hau prestatzen, udan fresko-fresko ibiltzeko.

Matcha tearen izozkia

2019ko uztailaren 22a

Izozki original bat probatu nahi duzu, egoki-egokia egun beroetarako? Matcha-izozkiaren errezeta hau aurkezten dizugu. Matcha Japoniako te bat da.

Matcha tea gustuko baduzue, harrituta utziko dituzu familiakoak eta lagunak errezeta freskagarri honekin. Gainera, etxean bertan presta dezakezu. Oso erraza da, eta 10 minutuan prest izango duzu izozki gozo hau. Primeran uztartzen da txokolate-zaporearekin. Proba ezazu!

Ikusi bideoan, pausoz pauso, matcha tearen izozkia prestatzeko errezeta

4 lagunentzako osagaiak:

  • 4 koilarakada matcha te
  • 4 mendafin-hosto
  • 50 g txokolate beltz pipitaduna (kakaoa % 72)
  • 1 terrina olo-izozki

Pausoz pauso:

Prozesua pausoz pauso ikusi nahi baduzu, hona hemen izozkia prestatzeko azalpen guztiak.

1. Egin txokolate-txirbilak azal-kentzeko batekin.

Paso 1 Receta de helado de Té Matcha

2. Jarri izozkia irabiagailu batean.

Paso 2 Receta de helado de Té Matcha

3. Gehitu lau mendafin-hosto…

Paso 3 Receta de helado de Té Matcha

4. Eta 4 koilarakada matcha te.

Paso 4 Receta de helado de Té Matcha

5. Irabiatu.

Paso 5 Receta de helado de Té Matcha

6. Jarri ontzi batean.

Paso 6 Receta de helado de Té Matcha

7. Eta gehitu txokolate-txirbilak.

Paso 7 Receta de helado de Té Matcha

8. Eragin eta izoztu.

Paso 8 Receta de helado de Té Matcha

Paso 9 Receta de helado de Té Matcha

9. Apaindu txokolate-txirbilekin eta mendafinarekin.

Paso 10 Receta de helado de Té Matcha

Paso 11 Receta de helado de Té Matcha

Beste gomendio batzuk

Zaporeak eta testurak nahastea gustatzen bazaizu, probatu gure Polvito izozkia, galleta, merenge eta esne-gozoki zaporekoa.