Lau proposamen klasiko, gonbidatuei afaldu edo bazkaldu ondoren kopa ideala eskaintzeko.

Lau proposamen zure gonbidatuentzat

2019ko abenduaren 27a

Kopa eder bat hartuko zenuke bazkari edo afari goxo hori osatzeko? Ideia bila zabiltza zure gonbidatuak pozik uzteko? Hartu gogoan: edari klasiko batzuek inoiz ez diote modan egoteari uzten, eta gonbidatuek beti hartzen dituzte gustura.

Ezagutu ginetan, whiskietan eta krema irlandarretan Mercadonan ditugun nobedadeak!

Lau proposamen klasiko, zure gonbidatuei kopa ideala prestatzeko

Ospakizun ugari izan ohi dira egunotan, eta iradokitzen dizkizugun kopetako edozein azkenburuko bikaina izan daiteke senide edo lagun arteko otordu bat giro onean eta harmoniaz bukatzeko.

Gin-tonika

Balio segurua da, ondo prestatuz gero haren zaleei hutsik egingo ez diena. Gin-tonik on baten sekretua hauxe da: hotz zerbitzatzea, gina neurri justuan duela, tonikarekin 1/4 proportzioan nahastuta eta nahasketa freskatzen eta bizitzen duen zitriko-ukitu batez lagunduta.

Gure apaletan aurkitzen duzun gustuko edozein ginekin presta dezakezu koktela, baina, kasu honetan, Gin Blumara gomendatzen dizugu, gure lore-gina: haren alkoholaren zati bat Albariño ardotik dator. Hamabost osagai botanikorekin artisau-eran egina da.

Beste hiru gomendio:

  • Erabili tapoia gina neurtzeko.
  • Erantsi limoi-azala.
  • Edari hau baloi-formako kopa batean edo antzekoan ateratzea komeni da.

Gin-tonic de Mercadona.

Marrubizko gin-tonika

Jai hauetarako proposamen gozoago bat da marrubizko gin-tonika, pixka bat originalagoa. Ukitu exotikoa duen koktel honetarako aukera ezin hobea da gure Glivery gina; oso berezia da, kolore arrosa eta marrubi-zaporea dituelako.

Orain arte esandako ia guztiak balio du edari honetarako ere, baina kontuan izan behar da oraingoan ez dugula limoi-azalik erabiliko. Horren ordez, lima-limoizko freskagarriarekin nahastuko dugu gina, eta marrubi batzuk erantsiko dizkiogu, gure konbinatuaren zaporea eta itxura biribiltzeko.

Gin-tonic fresa de Mercadona.

Krema irlandarra

Baliteke zure gonbidatuek likore hau nahiago izatea; whiski irlandarra eta esnegaina, lodiagoa, oso zaporetsua, ezin gozoagoa eta bakarra. Gure iradokizuna: Irish Cream Royal Swan. Zerbitzatu ezazu izotzarekin!

Crema irlandesa de Mercadona

Whiskia

Ohiko beste klasiko bat. Izotzarekin aterako dugu whiskia ere, ahal dela beirazko edalontzi baxu eta zabalean, edariari arnas hartzen uzten baitio, zaporea gorde dezan. Iradokizun bat: gure Seven Heads whiskiak edari hau maite duten gonbidatu guztiak gogobeteko ditu.

Whisky de Mercadona.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Mercadonak eskaintzen dizun edari-aukera zabala?