Ikasi barazki-errezeta goxo eta ezohiko bat prestatzen: Lasagna beganoa.

Lasagna beganoaren errezeta

2019ko martxoaren 26a

Lasagna beganoa prestatzeko gure errezeta duzu hau, barazkiak jateko beste modu bat. Goxo-goxoa da, ikusiko duzu. Egoki-egokia udaberriko zure bazkari eta afarietarako.

Platera zaporetsu honek osagai hauek guztiak ditu: berenjena, txanpiñoiak, orburuak eta tomatea, irin integralez, almendra-edariz eta perretxikoz egindako bexamelarekin, eta almendra- eta hur-estaldura batekin.

Lau lagunentzako errezeta goxo-goxoa eta erraz prestatzekoa da; 45 minutu inguru beharko dituzu prestatzeko.

Ikusi bideoan, pausoz pauso, lasagna beganoa prestatzeko errezeta

4 lagunentzako osagaiak:

  • 2 berenjena
  • 2 Kanarietako tomate
  • 250 g Orburu-bihotz izoztuak
  • 350 g txanpiñoi xerratu
  • 20 g pinazi iberiko
  • 20 g almendra eho
  • 25 g hur txigortu
  • Oreganoa
  • Gatza​

Perretxiko-bexamelarentzat:

  • 50 g gari-irin integral
  • Oliba-olio suabea
  • 1 litro almendra-edari (azukre gehigarririk gabea)
  • Perretxiko izoztuen salteatua

Pausoz pauso:

Errezeta goxo hau egiteko prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hemen dituzu xehetasun guztiak:

1. Moztu berenjena xerra finetan, eta utzi gatzetan 20 bat minutu. Erre plantxa batean, belztu gabe.

Paso 1 receta lasaña vegana

Paso 2 Receta lasaña vegana

2. Sueztitu txanpiñoiak pixka batean, eta bota gatza.

Paso 3 Receta lasaña vegana

3. Jarri ura irakiten, bota gatza, eta egosi orburuak 15-20 minutuz.

Paso 4 Receta lasaña vegana

4. Utzi hozten, eta xerratan moztu.

Paso 5 Receta lasaña vegana

5. Salteatu pinaziak, baina ez utzi belzten

Paso 6 Receta lasaña vegana

6. Erantsi orburu-xerrak.

Paso 7 Receta lasaña vegana

7. Jarri oliba-olioa laberako azpilean, eta apailatu pixkanaka geruza hauek: lehenengo, berenjena, azpian.

Paso 8 Receta lasaña vegana

Paso 9 Receta lasaña vegana

8. Txanpiñoiak.​

Receta lasaña vegana Paso 10

9. Orburuak pinaziekin.

Paso 11 Receta lasaña vegana

10. Tomate gordina, xerratan moztua, eta, gainetik, oreganoa duela. Ordena berari jarraituz, jarri osagai guztien beste geruza bat.

Paso 12 Receta lasaña vegana

11. Bexamela prestatzeko: Jarri zartagin batean, su motelean, bi koilarakada oliba-olio, gatza eta 50 g irin integral.

Paso 13 Receta lasaña vegana

Paso 14 Receta lasaña vegana

12. Nahastu ondo, eta erantsi pixkanaka almendra-edaria, bexamela egin arte.

Paso 15 Receta lasaña vegana

13. Desizoztu eta salteatu perretxikoak, produktuan adierazi bezala.

Paso 16 Receta lasaña vegana

14. Xehatu perretxikoak eta nahasi bexamelarekin, arin samar gelditzen den arte.

Paso 17 Receta lasaña vegana

Paso 18 Receta lasaña vegana

15. Bota bexamela lasagna-orrien gainean, ondo estaliak gelditzen diren arte.

Paso 19 Receta lasaña vegana

Paso 20 Receta lasaña vegana

16. Xehatu almendrak eta hurrak (50 g inguru, bien artean), eta bota lasagnaren gainetik.

Paso 21 Receta lasaña vegana

17. Sartu labean, 180 ºC-ra (aurrez berotu labea) eta goiko eta beheko aldeak aktibatuta, gaineko geruza gorritzen den arte.

Paso 22 Receta lasaña vegana

Beste gomendio batzuk

Barazkiak jateko era originalak atsegin badituzu, probatu beste errezeta hau: Kuiatxo-kiribilak, pistatxo-pestoarekin. Izugarri gustatuko zaizu!