Ezagutu kirolarientzako Enervit produktuak.

Kirolarientzako Enervit produktu-sorta

2021ko ekainaren 25a

Kirola egin ohi duzu? Kirola egin ondoren, errefortzu bat behar duzu energia eta hidratazio-maila egokia berreskuratzeko? Jarraitu irakurtzen, eta ezagutu zure nutrizio-beharrak aseko dituzten produktu espezifiko batzuk.

Mercadonak Enervit markako produktu-aukera bat eskaintzen dizu; maila horiek berreskuratzen laguntzeaz gainera, errendimendua hobetzen lagunduko dizute. Barra energetikoak eta proteina-barrak, edari isotonikoak eta gel energetikoak. Berdin dio zer kirol-mota egiten duzun, proba itzazu!

Proteina-barrak

Eguneko edozein unetan jan ditzakezu, baina Enervit proteina-barra hauek bereziki egokiak dira kirol-jarduera egin ondoren hartzeko, batez ere, ahalegin handia egin ondoren, muskulu-ehunak leheneratzeko eta suspertzeko balio baitute.

210625 Imagen Texto 1 Evernit

Haien proteina-kantitate handiari esker lortzen dira emaitza horiek, proteinek muskulu-masa areagotzen eta kontserbatzen baitute. Barra bakoitzak 10 g proteina eta bitamina eta mineralen konbinazio bat ditu. Eta biak dira glutenik gabeak.

Zapore hauek daude aukeran:

  • Jogurta-Banilla
  • Kokoa-Txokolatea

Erabiltzeko modua

Egunean barra bat edo bi kontsumitzea gomendatzen da, egindako jardueraren arabera eta dietaren bidez hartutako proteina-iturriak kontuan izanda. Dagokion ur-kantitatearekin batera kontsumitu.

Gel energetikoak

Ariketa fisiko luze eta biziak egiten badituzu, Enervit gel energetikoak apartekoak dira zure errendimendua hobetzeko.

Imagen Texto 2 Evernit

Karbohidratoak, bitaminak eta tiamina-kantitate handi bat dute, energia sortzen duen metabolismo normalari laguntzeko.

Zapore hauek daude aukeran:

  • Limoia: zapore gazi-geza ukitu zitrikoekin. Kafeinaduna.
  • Laranja: zapore gazi-geza laranja-ukituekin

Erabiltzeko modua

Ez dira prestatu behar, zorrotik hartzen dira zuzenean. Mota honetako produktuak urarekin konbinatuta hartzea gomendatzen da. Kontsumitu 3 edo 4 zorro (dosi gomendatua) zurrupada txikitan eta erregularki kirol-jarduerak dirauen artean.

Limoi-zaporeko edari isotoniko hautsa

Kirolarientzako edari espezifiko eta osoa, kirol-jardueraren aurretik, jardueran bertan eta ondoren hartzekoa; karbohidratoak eta gatz mineralak ematen ditu. Karbohidratoen eta gatz mineralen nahaste hori lagungarria da erresistentzia-ariketa luzeak egiten diren artean, eta kirol-jardueran ura xurgatzen laguntzen du.

Imagen Texto 3 Evernit

Horretaz gainera, tiamina du, energia sortzen duen metabolismo normalari laguntzen diona, eta niazina, nekea eta akidura gutxiagotzen dituena.

Limoi-zaporea, suabea eta gozoa.

Erabiltzeko eta prestatzeko modua

Zorroko formatuari esker, errazago garraiatzen da, eta gainean eraman, eta nonahi eta noiznahi presta dezakezu edaria.

Minutu bat baino gutxiago behar da prestatzeko, eta ontzi bat bakarrik behar da, zorroko edukia urarekin nahasteko. Botilan edo bidoian erabiltzea gomendatzen da.

Disolbatu bi zorrotako edukia 500 ml urekin ontzi batean (gasik gabeko ura). Edan prestakin hori ariketa fisikoan zehar, jarduera-ordu bakoitzeko bat. Adi, zorro bakar bat erabiliz gero, edari hipotoniko bat prestatuko dugu; bi zorro nahasita bakarrik lortuko dugu isotonikoa izatea.

Produktu hauek guztiak askotariko dieta orekatu baten eta bizi-estilo orekatu baten testuinguruan erabili behar dira.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu soja testurizatua? Merezi du energia-iturri hori probatzea.