Karramarro-poke goxo-goxoa prestatzen ikasi nahi duzu? Plater arin eta freskagarri hau erraz-erraz prestatzen da, eta arrakasta handia izaten ari da hainbat herrialdetan.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, karramarro-pokea prestatzeko gure errezeta
2 lagunentzako osagaiak:
- 65 g txatka (karramarro-haragia)
- 200 g ganba egosi zuritu
- 1 tipula fresko
- 125 g kinoa zuri eta gorri
- ½ ahuakate
- ½ mango
- 10 cherry tomate
- Oliba-olioa
Gozatzeko:
- 2 jalapeño
- Chia-haziak
- 6 koilarakada soja-saltsa
- ½ pomelo
- Tipula frijitua
- Martorria
Pausoz pauso:
Errezeta goxo hau prestatzen ikasi nahi baduzu, jarraitu pausoz pauso prestaketaren xehetasun guztiei.
1. Jarri olioa zartagin batean, eta sueztitu ganbak.
2. Moztu ahuakatea juliana eran.
3. Moztu mangoa laukitxotan.
4. Moztu tipula freskoa juliana eran.
5. Moztu tomateak erditik.
6. Plater batean, gehitu mangoa, tipula, ahuakatea, ganbak, tomateak, kinoa eta karramarroa.
7. Zatitu jalapeñoak eta martorria.
8. Zukutu pomeloa zatitutako jalapeñoen eta martorrien gainean.
9. Gaineratu soja-saltsa.
10. Gozatu saltsarekin, txiarekin eta tipula frijituarekin.
Beste gomendio batzuk
Arrainarekin presta ditzakezun beste plater arin eta fresko batzuen bila zabiltza? Zer iruditzen zaizu Izokin-tatakia prestatzeko errezeta?
Zure bazkari eta afarietarako ideia gehiago gure Errezetak atalean.