Ohitura Berriko egunean, barazki-zopa gozo bat prestatzen erakutsiko dizugu. Ikusi errezeta bideoan, pausoz pauso.

Kale-, bimi- eta letxuga-zoparen errezeta

2019ko urtarrilaren 25a

Ohitura berriekin hasi baduzu urtea, errezeta bikain bat dugu zure bazkari eta afarietarako: barazki-zopa eder bat, neguko hotzari aurre egiten eta udaberriko eta udako hilabeteetarako prestatzen laguntzeko.

Kale, bimi eta letxugarekin eta gazta fresko irabiatu gaingabetuarekin egindako zopa hori aukera ezin hobea da barazkiak kontsumitzeko —ezinbestekoak dira osasuntsu egoteko—.

Kale-, bimi- eta letxuga-zopa prestatzeko, jarraitu bideoko urratsei:

4/6 lagunentzako osagaiak:

  • Tipula-laurden bat.
  • 1 baratxuri-atal.
  • 200 g kale
  • 200 g bimi
  • Iceberg letxugaren erdia.
  • 3 koilarakadatxo gazta fresko gaingabetu.
  • Piperbeltza (askotarikoak).
  • Oliba-olio birjina estra.
  • Gatza.
  • Ur minerala.

Pausoz pauso:

Prozesua pausoz pauso ikusi nahi baduzu, hona hemen errezeta goxo hau prestatzeko azalpen guztiak.

1. Egosi kalea 12 minutuz.

Paso 1 Imagen sopa Kale

2. Egosi bimia ere, 7 edo 8 minutuz.

Paso 2 Imagen sopa Kale

3. Garbitu barazkiak, eta sartu letxuga erdia litro eta erdi ur mineral irakinetan minutu batez.

Paso 3 Imagen sopa Kale

4. Gorde bimi-zurtoin egosiak eta moztu zatitxotan.

paso 4 Imagen sopa Kale

5. Tipula txiki-txiki egin.

paso 5 Imagen sopa Kale

6. Baratxuria xehatu.

paso 6 Imagen sopa Kale

7. Lapiko batean, bota zorrotada bat olio, eta erregosi tipula eta baratxuri xehatuak su ertainean.

paso 7 Imagen sopa Kale

8. Irabiagailu amerikarrean, letxuga, kalea eta bimia xehatu, egosi ondoren geratu den urarekin batera.

paso 8 Imagen sopa Kale

9. Nahastu lapikoan tipula eta baratxuriarekin, eta bota gatza eta piperbeltza.

paso 9 Imagen sopa Kale

10. Bota bi koilarakada gazta irabiatu, eta utzi egosten su motelean 5 bat minutuz. Zopa likido baten eta krema baten arteko erdibidean geratu behar du.

paso 10 Imagen sopa Kale

11. Zerbitzatu katilu batean eta gehitu koilarakada bat gazta, zorrotada bat olio, piperbeltz pixka bat eta bimi-zatitxo kurruskariak.

paso 11 Imagen sopa Kale

Beste gomendio batzuk

Probatu duzu ahuakate olioa? Ezin egokiagoa da entsaladak, kremak eta abar ontzeko.