Dieta zaintzea gustatzen zaizu? Aukeratu beti zure saski orekatua osatzen duten aukerak. Gure jogurt-aukera zabala da probetxugarrienetako bat, onura ugari baititu.
Garrantzitsua da gogoratzea jogurtak oso elikagai elikagarria eta gomendagarria direla gure egunerokoan txertatzeko. Kaltziotan aberatsa izateaz gain, “bakterio onak” ematen dituen elikagai probiotikoa da. Bakterio horiek gure mikrobiota orekatzen eta mantenugaiak hobeto xurgatzen laguntzen dute. Oso gomendagarria da egunean esneki bat kontsumitzea, eta hobea da jogurt naturala edo azukre erantsirik gabea bada.
Nola jaten duzu jogurta? Jogurt-bowl mota batzuk proposatzen dizkizugu, fruta, fruitu lehorrak, ukitu gozo bat edo zerealak tartekatzen dituztenak. Gustu guztietarako daude. Ezinezkoa da monotonian erortzea hainbesteko aukerarekin.
5 minutu baino gutxiago beharko dituzu errezeta hauek prestatzeko; beraz, ekin lanari! Ezin hobeak dira gosari, hamaiketako, askari eta afarietarako.
4 jogurt-bowl, zure elikadura zaintzeko
Bowl proteikoa
Proteinatan aberatsa den bowl bat, oinarri hau duena: Jogurt likidoa + Hacendado Proteina gaingabetu marrubi-zaporekoa % 0 koipe 20 g-koa. Proteina-kantitate estra izatea gaiz, testura krematsu eta betegarria du.
Frutarekin edo zerealekin nahas dezakezu. Proposatzen dizugun errezetak osagai hauek ditu: ahabiak, intxaurrak, banana xerratan eta koilarakada bat kakahuete-krema.
Bowl estrakurruskaria
Hacendado jogurt greko arin natural % 2 koipeduna da errezeta honen protagonista. Testura trinkoa du, baina jogurt greko naturalarena baino arinagoa. Ezin hobea da frutarekin edo zerealekin nahasteko.
Gure errezeta osatzeko, corn flakeak, sagarra (aurretik plantxan pasatuta), ezti- eta kanela-ukitu bat, almendra txigortu xaflatua eta mugurdiak gehituko ditugu. Azkenik, kakao-hautsa eta ezti-zorrotada bat botako diogu.
Bowl arina
Hacendado jogurt greko arin natural % 2 koipeduna oloarekin, frutarekin eta/edo fruitu lehorrekin nahas daiteke. Oso errezeta erraza da: koilarakada bat olo-maluta, laranja zatitua eta kalabaza-pipak gehitu baino ez da egin behar.
Bowl krematsua
Hacendado jogurt krematsu natural edulkoratua, % 0 koipeduna eta % 0 azukre erantsia duena, oso moldagarria da. Testura krematsua eta zapore gozoa oso ondo konbinatzen dira fruitu lehorrekin eta/edo fruta freskoarekin.
Prestatzeko, hauek gehituko dizkiogu: kiwia, ahabiak eta txokolate birrindua % 85.
Beste gomendio batzuk
Eguneko lehen otordua zaindu nahi baduzu, begiratu gosari perfektua egiteko 3 iradokizun hauei.
Probatu modu osasungarrian hidratatzeko zaporerik benetakoenak, gure Edari begetalak.
Ezagutzen dituzu gure osoko zerealak, zure elikadura orekaturako ezin egokiagoak?