Seguru ia dena prest duzula jai hauetarako zure mahairako. Hala ere, Gabonetako menuei azken ukitua eman nahi badiezu, plater erraz eta azkar batzuk proposatuko dizkizugu. Ikusiko duzu primeran funtzionatzen dutela, bai sarrera gisa, bai mokadu gisa, bai plater nagusiarekin txandakatzeko, eta bai postre gisa ere, kasuren batean.
Gainera, aurkezpena ezin erakargarriagoa eta dotoreagoa da, erabili eta botatzeko gure mantelekin konbinatuta. Aukera ugari duzu; hautatu gehien gustatzen zaizkizunak. Egin iezaiezu tokitxo bat, gozo-gozoak daude eta!
Plater errazak eta azkarrak, Gabonetako mahai dotoreenerako
Atunarekin, arrautza egosiarekin eta cherry tomateekin egindako opilak
Animatuko zara opil goxo hau prestatzera? Jarraitu irakurtzen
Prestaketa
- Orea betetzeko, igurtzi tomate frijituarekin.
- Gainean, jarri 350 g cherry tomate, erditik ebakita; hegalabur izpitua; 2 arrautza egosi, puskatan zatituta; eta 150 g oliba beltz, osorik.
- Sartu labean 220 ºC-an, eta eduki 15-20 minutuz.
- Utzi epeltzen, eta apaindu albahakarekin.
Tomatearekin, txanpiñoekin, errukularekin eta ahuntz-gaztarekin egindako opilak
Beste opil bikain bat zure Gabonetako mahairako. Probatu!
Prestaketa
- Orea betetzeko, igurtzi tomate frijituarekin.
- Jarri txanpiñoiak xaflatan ebakita, moztu ahuntz-gaztaren erruloa xerra meheetan, eta jarri gainean.
- Sartu labean 220 ºC-an, eta eduki 15-20 minutuz.
- Atera, utzi epeltzen, eta apaindu albahakarekin.
Gurin-hostopilezko croissantak, urdaiazpiko egosiz eta mascarponez beteak
Jarri zure mahaian croissant bete hau; benetako gozamena.
Prestaketa
- Moztu orea zatitan, bete urdaiazpiko egosi pixka batekin eta mascarpone-gaztarekin, biribilkatu, eta eman forma eta croissantari.
- Ondoren, ugurtzi arrautza irabiatuarekin.
- Sartu labean 220 ºC-an, eta eduki 15-20 minutuz.
- Atera, utzi hozten, eta jatera: Gozoa eta gazia da aldi berean, eta sarrerako gisa nahiz postre gisa erabil dezakegu.
Oilasko errea, urdaiazpikoz, gaztaz eta arrautzaz betea
Oilasko errearen zaporea eta aroma ditu kanpotik. Barrukoak, berriz, urdaiazpiko, gazta eta arrautza-zaporea.
Urdaiazpikoz, gaztaz eta arrautzaz betetako oilasko erreari laguntzeko, brokoli-purea proposatzen dizugu.
Prestaketa
- Egosi brokolia 10 bat minutuz.
- Xukatu, txikitu (gehiago edo gutxiago, lortu nahi dugun testuraren arabera), eta jarri kazola batean, gurin eta gatz pixka batekin, eta nahastu dena.
- Platera apaintzeko, jarri brokoli egosi zati batzuk.
Oilasko errea, aranez, mahaspasaz eta intxaurrez betea
Oilasko errearen zaporea eta aroma ditu kanpotik. Barrukoak, berriz, aran, mahaspasa eta intxaur-zaporea.
Aranez, mahaspasaz eta intxaurrez betetako oilasko erreari laguntzeko, orejoiekin eta tipulatxo karamelizatuekin egindako saltsa bat proposatzen dizugu.
Prestaketa
- Jarri beratzen dozena-erdi bat orejoi eta dozena bat aran, botila-erdi bat Oportotan, bost bat orduz.
- Xukatu tipulatxoak, eta jarri uretan hiru bat orduz.
- Oporto botilaren beste erdia sutan jarriko dugu, loditzen, ordurako ozpin-zaporea galdua izango duten tipulatxoekin, eta koilarakada bat gurin gehituko diogu. Utzi loditzen 15-20 minutuz.
- Nahastu tipulatxoak, orejoiak eta aran beratuak (Oportorik gabe jada), eta zerbitzatu.
Armónico Gran Selección ardoa:
Garnatxa ardo beltzaren eta Merlot ardoaren konbinazioa. Ardo bikaina, harmonikoa, orekatua eta oso berezia. Minerala eta fruta-zaporekoa da, eta testua leunekoa.
Terra Altako ardo hau 3 eta 6 hilabete artean zahartu da, haritz frantseseko eta amerikarreko upeletan, eta botilan ondu da, bouquet berdingabea lortu arte.
- Itxura: Geruza lodiko ardoa, eta teila-tonuak dituena
- Usaina: Aroma konplexua du, eta oreka ezin hobea du fruta helduaren eta barrikak emandako txigortu-zaporearen artean.
- Zaporea: Bizia eta minerala da ahoan, eta gorputza du.
Otarrainxka eta ganben erretilua
Festa hauetako ohiko sarrerako bat jarri nahi duzu mahaian? Zalantzarik gabe, itsaski hauek jende askoren gogokoenak dira. Oso goxoak izateaz gain, oso erraz prestatzen dira.
Gainera, vol au vent txikiekin konbina ditzakezu; hemen dituzu ideia batzuk.
Azenarioarekin, kalabazinarekin, ganbekin eta martorriarekin betetako vol au ventak
Zure gonbidatuek ikaragarri gozatuko dute hostorezko otartxo bete hauekin.
Prestaketa
- Zatitu zati txiki-txikitan azenarioa eta kalabazina.
- Salteatu zartaginean bi minutuz, olio gutxirekin.
- Atera eta ondu koilarakadatxo bat ozpinekin, eta gehitu ganba txikituak.
- Betegarri horrekin, bete vol au vent-ak.
- Ganba oso zuritu batekin eta martorri-orri batekin apainduko dugu. Hotzean jateko da.
Otarrainxken vol au vent-a, urdaiazpikoarekin, sagarrarekin eta bexamelarekin
Vol au vent-entzako beste betegarri bat, hatzak miazkatzeko modukoa.
Prestaketa
- Zuritu 12 otarrainxka, txikitu, eta jarri ardo zuritan beratzen 20 minutuz.
- Utzi loditzen, alkohol guztia agortu arte.
- Beste ontzi batean, frijitu urdaiazpiko-zatitxoak eta sagar-zati txiki-txikiak.
- Elkartu dena, eta gehitu bexamela.
- Bete Vol au vent-ak, eta jarri gainean tantatxo bat bexamel.
- Sartu labean 220 °C-tan, grillarekin bakarrik, gaineko bexamela gorritzeko. Atera, eta beroa jan.