Uda honetan, 500 ml-ko izozki-terrinak, freskatzeko eta familiakoekin edo lagunekin partekatzeko.

Izozki oso krematsuak litro-erdiko edalontzietan, partekatzeko

2020ko abuztuaren 17a

Izozki oso krematsuak gustatzen zaizkizu? Ezin hobeak dira familiakoekin edo lagunekin partekatzeko eta udak eskaintzen dizkigun une gozagarri ugari horietaz gozatzeko.

Opor hauetan, 500 ml-ko edalontzietan ditugun gure izozkiek freskatzen lagunduko dizute beren zapore paregabearekin. Kontua da izozki bat eta ordezkaezina den poztasun-une hori partekatzeko unerik egokiena aukeratzen jakitea. Litro-erdi izozki zaporetsu, alajaina! Aukeratu gogokoen duzuna eta gozatu!

Izozkiak 500 ml-ko edalontzian, bost zapore

500 ml-ko izozkien zapore hauek daude:

  • Esne-gozokizko izozkia: gozozaleenentzat!
  • Txokolate eta cookie-izozkia: txokolatearekiko grina!
  • Turroi-izozkia: krematsua eta bizia. Zoragarria!
  • Cheesecake izozkia: gazta-tarta izoztu baten modukoa. Ez du inoiz hutsik egiten!
  • Mendazko eta txokolatezko izozkia: konbinazio harrigarri eta irabazlea. Liluragarria!

Guztiak goxo-goxoak. Gozatu ahosabaia, eta aurre egin udako beroari!

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu gure Polvito izozkia? Hau ere terrina-formatuan dago, eta galleta, merenge eta esne-gozoki zaporeak daude.