Hemen dira uda honetarako izozki berriak

Gozatu uda-zaporeaz gure izozki-aukera freskagarriarekin

2023ko ekainaren 15a

Zer izozki dituzu gogokoenak? Uda honetan, freskatu eta gozatu gure izozkien aniztasun aberatsarekin eta zapore gozoarekin. Hainbat zaporetako terrinak, tamaina txikiak, izotzezko poloak… hilabete bero hauetan freskotasunik falta ez dadin.

Gogoa pizten dute, ezta? Hainbeste, non zaila baita aukeratzea: testura-konbinazio zoragarriak, txokolatea, hurrak, fruta-zaporeak eta glutenik gabeak aukeran… Gustu guztietarakoak daude!

Izozki on batek bakarrik eskain diezazukeen magia senti dezakezu. Zein da zurea?

Aukeratu gogokoen duzun izozkia!

Mini Biscuit

Mini Biscuit Hacendado

Bonboi txiki tentagarria galleta-krema espeziatuzko izozkiarekin, barruko saltsarekin eta galleta karamelatuen zatiekiko estaldura kurruskariarekin. Galletaren erregea!

Mini Choco Cream

Mini Choco Cream

Sandwich formako izozkia; txokolate- eta hur-krema barruko saltsa goxo batekin nahasia, eta estaldura leuna, berriz, kakao-kremaz eta María Dorada gisako galletaz egina. Eguneko edozein unetan zeure buruari gutizia bat eskaintzeko tamaina egokiena.

Nutti Cream

Nutti Cream Hacendado

Dasta ezazu haren hur-zapore paregabea, izozkian ondo banatua baitu kakao-eta hur-kremazko betegarria. Gozozaleenentzako konbinazio klasikoa, ezin huts egina.

Txokolate-izozkia

Helado Chocolate Hacendado

Esnerik gabeko aukera baten bila dabiltzan txokolatezaleen gogokoa. Txokolatezko izozki % 100 begetala, arroz-edariarekin egina, glutenik eta laktosarik gabea, zapore bizikoa eta txokolate-zati oparoekin osatua.

Mango-poloa

Polo de mango Hacendado

Zalantzarik gabe, aukerarik freskagarrienen podiumean da: izotzezko polo klasiko eta gozoa, % 10 mango-pure exotikoz osatua.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu udan hidratatzeko eskaintzen dizkizugun edari freskagarri guztiak?

Zaindu udako gosariak 3 iradokizun orekatu hauekin.

Txokolate on bati ezetz esaten ez badakizu, probatu beharra daukazu Fussion aukera: 3 tableta-mota eta 6 barietate.