Dastatu dituzu Mercadonak uda honetarako dituen izozki berriak? Zeren zain zaude? Beti bezala, izozkirik goxoenak ditugu zuretzat. Zapore-konbinazio bikainak, beroari aurre egiteko eta bizitza gozatzeko. Ez ezazu galdu aukera hau!
Hauek dira uda honetarako ditugun nobedaderik gozoenak:
- Nocciola txikia, estaldura bikoiztuna
- Esne-gainezko izozki kukurutxoduna kakaozko gailetekin
Nocciola txikia
Nori ez zaio gustatzen bonboi-izozki txiki bat? Aproposak partekatzeko eta uda fresko-fresko pasatzeko. Nocciola txikia:
- Kakao- eta hur-zaporeko krema-izozki bat da.
- Estaldura bikoitza du. Alde batetik, kakao eta hurrezko estaldura krematsua eta, bestetik, txokolate esnedunezko estaldura kurruskaria.
Oraindik ez badakizu zein den, ezagutu beharra daukazu. Hurrengoan, izozki bat jateko gogoa duzunean, egin opari bat zeure buruari eta hartu Nocciola txiki bat. Ikaragarri gustatuko zaizu!
Esne-gainezko izozki kukurutxoduna kakaozko gailetekin
Izozkizale askok nahiago izaten dituzte izozki kukurutxodunak, batez ere esne-gainezkoak. Haientzat, iritsi da esne-gainezko izozki kukurutxoduna kakaozko gailetekin. Izugarri gustatuko zaizkizu ezaugarriak:
- Gaileta-zatien toppinga.
- Kakaozko barkilloa: ukitu desberdina eta harrigarria.
- Tamaina ezin hobea, egunaren edozein unetan jateko.
Mercadonaren bi izozki hauek 8 aleko packetan dituzu eskura Dastatu itzazu, eta gozatu are gehiago udaz!
Beste gomendio batzuk
Ezagutzen dituzu Mercadonaren izozki-motxiak? Bi zapore daude aukeran: mangoa eta kokoa. Postre berezi eta krematsu bat da; Japoniakoa, jatorriz.
Postrea baino lehen, prestatu barazki-hanburgesa txiki goxo batzuk, eta harrituta utziko dituzu gonbidatuak.