Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Eraman itzazu Mercadonako urdaitegiko produkturik onenak Gabonak ospatzeko.

Iritsi dira Gabonak Mercadonako urdaitegira

2018ko azaroaren 30a

Festa hauetan, dastatu senide eta lagunekin Mercadonako urdaitegiko mokadu gozoak. Bisitaldi eta bilera ugari izaten ditugu egun horietan, poza partekatzen dugu, asmo onak adierazten elkarri..., betiere urdaiazpiko, hestebete, gazta eta pate onez inguraturik.

Ospatu Gabonak Mercadonako urdaitegiko produktuekin

Gure urdaitegian ez zarela inoiz egon? Bada, hauxe duzu une egokia gure produktu-sorta zabala ezagutzeko. Eskertuko dizute gonbidatuek!

Urdaiazpikoa, txorizoa eta saltxitxoia

Ibéricos Charcutería

  • Erreserbako urdaiazpikoa, pieza: jai hauetako jaki klasikoetako bat. Egoki-egokia aperitibotarako... eta askoz gehiagotarako. Gainera, opari aparta da, maite duzun jendea aho zabalik uzteko modukoa. Gutxieneko pisua, zazpi kilo; ontze-epea, 12-14 hilabete.
  • Hestebete lodia: Txorizo eta saltxitxoi iberikoak, beren heste naturalean sartuak. Aurtengo Gabonetan, zerbitzatu askotariko hestebeteak zure gonbidatuei. Harrituta utziko ditu zaporearen gozoak.

Gaztak

Charcutería Quesos

Hestebete-erretiluaren osagarri, hautatu gazta on batzuk; adibidez, gure urdaitegian aurkituko dituzunak. Denetik daukagu: gaztarik exotikoenak, tradizionalenak... Aukera zabal-zabal horretan, zapore eta intentsitate askotako gaztak dituzu, denen gustuak asetzeko modukoak.

  • Proba ezazu, adibidez, ahuntz-gaztaren biribilkia almendrekin eta eztiarekin. Ezinbestekoa duzu mahaian mokadu gozo hori.
  • Gazta zahar fuertea, berriz, mahaikide mokofinenen aukera izan ohi da, gaztaren zaporeari zuku guztia ateratzen diotenena. Ezinbestekoa jai hauetarako.
  • Papaia-marmeladaz betetako gazta-mokadutxoek, bestalde, halako ukitu exotiko eta berezi bat emango diete Gabonetako otorduei.
  • Zaporeak nahastea gustatzen bazaizu, berriz, ananadun gazta-krema primerakoa da zabaltzeko eta mokadu gozoenekin batera jateko.
  • Eta hona zabaltzeko gazta biguneko beste nahasketa exotiko bat: ahabidun brie gazta. Ederra, aperitibotarako zein postretarako!

Pateak

Patés Charcutería

Gabonetan, proba itzazu gure pate gozoak. Zaporez eta kolorez beteko dizute mahaia. Hestebeteak, gaztak eta pateak zerbitzatzen badituzu, zoratzen ezin gusturago izango dituzu gonbidatuak. Hona hemen eskaintzen dizkizugun aukera nagusietako batzuk:

  • Feta- eta tomate-patea: greziar kutsuko patea, zapore handikoa.
  • Boilur- eta ahabi-patea: zapore-konbinazio gozo-gozoa.
  • Ahate-moussea: testura arina eta zapore bizia.
  • Ahabidun ahate-moussea: ahabiak oso gogoko badituzu, gustatuko zaizu konbinazio hori.
  • Pate iberikoa gereziekin: horra beste delicatessen bat Gabonetako menuetarako.

Beste gomendio batzuk

Hautatu gehiena gustatzen zaizun garagardoa, Gabonetako aperitiboen lagungarri.