Ikasi errezeta goxoak prestatzen gure Hacendado Abiarazlearekin.

Ikasi errezeta gozoak prestatzen Abiarazlearekin

2023ko martxoaren 30a

Gure Hacendado Abiarazlearekin era guztietako bizkotxoak, madalenak, erroskilak eta abar presta ditzakezu.

Baina, ezer baino lehen, ba al dakizu zertan diren desberdinak abiarazlea eta legamia?

Abiarazlea nahaste kimiko bat da, sodio bikarbonatoa eta azidoa dituena, eta, bustitzean eta labean berotzean, CO2-a isurtzen hasten da. Horren ondorioz, masa irabiatuak azkar altxatzen dira. Abiarazlea egokia da gozoen errezetetarako, eta artikulu honetan erakutsiko dizkizugu halako batzuk.

Legamia, berriz, onddo zelulabakar bat da, urarekin aktibatzen dena. Irinaren azukreez elikatzen da, eta CO2-a sortzen du; ondorioz, masa altxatu egiten da (hartzidura gertatzen da). Legamia ogia egiteko eta masa hartzituetarako da egokia; adibidez, ogia, brioche bat edo panettone bat egiteko.

Jarraian, gure Abiarazlearekin gozorik bikainenak nola egin azalduko dizugu, urratsez urrats, eta produktu erabilgarri honen ezaugarri nagusiak azalduko dizkizugu.

Hacendadoren Abiarazlearen ezaugarriak

  • Gozogintzako ore irabiatuetarako produktua da.
  • Glutenik gabea, zeliakoentzat egokia.
  • 6 zorro, 15 gramokoak.
  • Zorro bakoitza 500 gramo irinentzat da egokia.

Erabiltzeko jarraibide orokorrak

  • Garrantzitsua da ongi nahastea Abiarazlea irinarekin, azken orean homogeneizatuta eta ondo banatuta gera dadin. Hala, ore harroa eta aireztatua lortuko dugu.
  • Emaitza hobea izateko, gomendatzen da labeko atea ez irekitzea egosketako azken minutuak arte.
  • Orea prest duzunean, utzi geldi bizpahiru minutuz labean sartu baino lehen. Hala, orea harroagoa izango da.

Abiarazlearekin egiteko gomendatzen ditugun errezetak

Txokolate- eta hur-cookieak

Recetas con impulsor de Mercadona: Cookies con chocolate y avellanas

  1. Aldez aurretik, berotu labea 190 º-an.
  2. Bol batean, nahasi 350 g irin, gatz pixka bat eta 15 g abiarazle (zorro bat). Nahasi dena, eta gorde.
  3. Beste bol batean, nahasi 150 g gurin, dadotan zatitua eta giro-tenperaturan, 75 g azukre beltz eta 75 g azukre zuri.
  4. Gehitu aurreko nahasteari arrautza bat eta koilaratxo bat banilla-aroma, eta nahasi.
  5. Gero, gehitu boleko irina eta abiarazlea pixkanaka-pixkanaka, bahetuz.
  6. Gehitu 75 g hur-puska eta 100 g pipita, eta nahasi.
  7. Atera orea ontzitik eta dena nahasten amaitu eskuz.
  8. Eratu disko batzuk, 60 g edo gutxiagokoak. Sartu labean, haien artean tartea utzita, 16 minutuz.
  9. Denbora hori pasatutakoan, hozten utzi, eta prest.

Madalena almendra-xafladunak

  1. Berotu labea 180 graduan.
  2. Bol batean, nahasi 250 g irin, 15 g abiarazle (zorro bat) eta gatz apur bat.
  3. Beste bol batean, nahasi 4 arrautza 100 g azukrerekin, harro gelditu arte.
  4. Gehitu 100 g gurin urtu, 15 g banilla-estraktu eta 200 ml esne-gain, harrotzekoa. Nahasi dena.
  5. Gehitu boleko irin bahetua eta nahasi. Utzi masa hozten, hozkailuan, ordu-erdiz.
  6. Bete madalena-moldeak (edukieraren 3/4).
  7. Jarri madalenen gainean 50 g almendra-xafla eta 30 g azukre apaintzeko.
  8. Labean eduki 25 minutu, eta ziurtatu makilatxo bat sartuta garbi ateratzen dela. Ez bada garbi ateratzen, eduki pixka bat gehiago labean.

Ijito-besoa kakaoarekin

Recetas con impulsor de Mercadona: Brazo de gitano

  1. Berotu labea 180 graduan.
  2. Bol batean, nahasi 120 g irin, 15 g kakao-hauts, gatz pixka bat eta 8 g abiarazle (koilaratxo bat eta erdi), eta gorde.
  3. Beste bol batean, nahasi 4 arrautza 150 g azukre zurirekin eta 50 g azukre beltzekin, harro gelditu arte. Gehitu 30 ml olio eta 30 ml jogurt. Nahasi ondo.
  4. Elkartu, pixkanaka-pixkanaka, irin- eta kakao-nahastea beste nahastearekin. Eragin ondo eta bota labe-erretilu batera, aurrez labeko papera jarrita.
  5. Labean egin 15 minutuz.
  6. Bizkotxoa labetik atera eta epeldu ondoren, irauli trapu heze baten gainean eta biribilkatu. Utzi horrela erabat hoztu arte.
  7. Irabiatu 200 g gazta-krema 50 g azukrerekin eta koilaratxo bat banilla-aromarekin. Gehitu 100 g esne-gain, harrotzekoa, eta berriz nahasi, harrotu arte.
  8. Bizkotxoa deskiribildu, eta zabaldu krema, ertzak libre utzita, berriro biribilkatzeko. Apaindu kakao-hautsarekin eta fruitu gorriekin.

Banana Bread

Recetas con impulsor de Mercadona: Banana bread

  1. Nahasi arrautza bat eta gorringo bat 150 g azukre beltzekin.
  2. Nahasketari, gehitu 80 ml oliba-olio eta koilarakada bat banilla-aroma.
  3. Birrindu 4 banana ondu.
  4. Gehitu bananak aurreko nahasteari limoi-erdi baten eta laranja-erdi baten birrindurarekin batera.
  5. Beste bol batean, bahetu 240 g irin, gehitu koilarakada bat kanela, 10 g abiarazle (bi koilaratxo) eta gatz pixka bat.
  6. Nahasi lehorrak aurreko nahastearen barruan.
  7. Ondo nahasita dagoenean, gehitu 100 g txokolate-pipita eta 70 g intxaur puskatu.
  8. Jarri labeko papera moldean, eta bota nahasketa.
  9. Erdibitu ondu gabeko banana bat, eta jarri nahastearen gainean. Gehitu txokolate-pipitaren batzuk gehiago ere.
  10. Laberatu 45-50 minutuz, 180 °C-an.

Pazko-erroskilak

Recetas con impulsor de Mercadona: Rosquillas Pascua

  1. Jarri 50 ml oliba-olio berotzen, eta, kea ateratzen hasten denean, kendu sutik, epeltzeko. Gorde.
  2. Nahasi 400 g irin 10 g abiarazlerekin (bi koilaratxo) eta gatz apur batekin. Gorde.
  3. Bol batean, irabiatu 2 arrautza 100 g azukrerekin, krematsu gelditu arte, eta gehitu laranja- eta limoi-birrindura eta koilaratxo bat banilla-aroma.
  4. Gehitu lehenago berotu dugun oliba-olioa eta 30 ml laranja-zuku. Nahasi.
  5. Bahetu irina aurreko nahastearen gainean, eta ondo gehitu.
  6. Atera orea boletik, eta, irineztatutako gainazal batean, amaitu oratzen. Masa bigun badago baina eskuei itsasten ez bazaie, prest egongo da. Itsasten bazaigu, gehitu irin gehiago.
  7. Jarri berriro ontzian eta utzi pausatzen ordu-erdi, estalita.
  8. Denbora hori igaro ondoren, egin intxaur baten tamainako bolatxoak, gutxi gorabehera (zartaginean hazi egingo dira); erdian zanpatuz, zuloa egin, eta irineztatutako gainazal batean utzi.
  9. Jarri berotzen zartagin batean ekilore-olio ugari, tenperatura ertainean, eta frijitu erroskilak, gorritu arte bueltak emanez.
  10. Utzi azpil batean, paper xurgatzailearen gainean. Hoztutakoan, azukrez igurtzi... eta gozatu.

Beste gomendio batzuk

Sukaldean aritzeko astirik ez baduzu, gure Espelta eta Digestive galletak gomendatzen dizkizugu, % 0 azukre gehitukoak.