COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren patatak supermerkatu bateko fruten eta barazkien atalean

Hurbileko patata Mercadonan

2018ko uztailaren 03a
  • Mercadonaren patatak Espainiako zenbait lekutako ekoizleenak dira.
  • 2017ko kanpainan, hurbileko 150.000 tona patata erosi zituen konpainiak.

Apiril-maiatzetik urri-azarora bitartean, hurbileko pataten kanpaina du martxan Mercadonak Espainiako bere denda guztietan. Denboraldi honetan, erkidego hauetako patatak ditugu: Gaztela eta Leon, Valentziako Erkidegoa, Murtziako Eskualdea, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Madrilgo Erkidegoa, Errioxa, Asturias, Euskadi, Galizia, Balearrak eta Kanariak.

Mercadonaren patatak fruten eta barazkien atalean daude, bai soltean, bai 3 eta 5 kg-ko sareetan patata zuriaren kasuan eta 2 kg-etan patata gorriaren kasuan.

2017ko Mercadonaren pataten kanpainan, guztira 150.000 tona patata erosi zitzaizkien Espainiako hornitzaileei; aurreko kanpainan baino % 18 gehiago. Aurtengo kanpainan, berriz, hurbileko 157.000 tona patata erostea aurreikusten du Mercadonak.

Mercadonaren patatak Espainiako zenbait eremutako lursailetan ekoizten diraMercadonaren pataten jatorria.

Nola funtzionatzen duen Mercadonaren pataten kanpainak

Apiriletik edo maiatzetik aurrera, denboraldiaren arabera, fruten eta barazkien atalean hurbileko patata eskaintzen hasten da Mercadona. Urrira edo azarora arte luzatzen da kanpaina, ekoizpenaren arabera. Hala, Mercadonaren pataten % 80 Espainian ekoitzia da, zenbait tokitan.

Denboraldiaren arabera, urri-azarotik apiril-ekainera bitartean bakarrik inportatzen du beste herrialde batzuetako patata Mercadonak ekoizpena ez delako nahikoa edo ekoizpena ez delako egokitzen gure bezeroen eskarira.

Trabajador colocando una bolsa de patatas de Mercadona en el lineal de fruta y verdura de un supermercado

Mercadona, hurbileko produktuen alde

Mercadonaren Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarriaren barruan, zeinaren helburua baita hazkunde partekatua eta jasangarritasuna lortzea lehenengo sektorearekiko harremanean, konpainia lankidetzan aritzen da Espainiako 8.600 nekazarirekin, 12.000 arrantzalerekin eta 5.200 abeltzainekin.

Mercadonak Espainiako pataten alde egitean, bat egiten du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren "Hemengo eta oraingo fruta eta berdura" ekimenarekin, zeinak gomendatzen baitu fruta eta barazkiak maiz kontsumitzea, beren kalitate, zapore eta aukera zabalagatik bizitasuna ematen baitiote organismoari.

Beste gomendio batzuk

Patata sukaldaritzako oinarrizko osagaietako bat da. Modu askotara erabil daiteke, eta kozinatzeko aukera asko ematen ditu.