Nuevos Productos de Nutrición Deportiva Enervit

Hobetu zure kiroletarako gaitasuna Enervit Produktuen bitartez

2016ko azaroaren 16a

Kirolaria izan, intentsitatez egiten baduzu kirola, eta zure kirol gustukoenean duzun errendimendua mantendu nahi baduzu, orain, Mercadonan eskuragarri dituzun Kirol Nutriziorako Enervit Produktuei esker, zure esku dago.

Produktu hauek perfektuak dira korrika maite dutenentzat, txirrindulari porrokatuentzat, eta triatloia, crossfit edo maratoia bezalako kirol biziak praktikatzen dituztenentzat, hidratazio beharrak eta energia galera handia eragiten duten jarduerak baitira guztiak, hain zuzen ere. Anima zaitez eta proba itzazu!

Kirol Nutriziorako Enervit Produktuak zure behar energetiko eta nutrizionalak betetzera laguntzen zaitu, oso modu eraginkorrean eta kirolaren fase guztietan, zure errendimendua mantendu, hidratazioa hobetu, eta giharrak azkarrago indarberritzeko, egindako esfortzu handiaren ondoren.

Enervit markako honako produktu energetiko hauek aurki ditzakezu Mercadonan:

  • Isotoniko disolbagarria
  • Gel energetikoak
  • Barratxo energetikoak
  • Proteina Barratxoak

Enervit Edari Isotoniko Disolbagarria

Edari Isotoniko Disolbagarriak etengabeko hidratazioa eskaintzen du, kirola egitean izerditan galdutako ura eta funtsezko gatz mineralak berrezartzen baititu, ariketaren ondoren indarberritzen laguntzen zaituelarik.

Hain garrantzitsua da hidratazioa, non kirolaren fase guztietan gomendatzen den Edari Isotoniko Disolbagarria (ariketa baino lehen, egin bitartean eta ondoren)

420 gramoko potetan eskaintzen da (14 bidoi). Laranja zaporekoa da, eta prestatzen oso erraza. Dosifikatzaileaz bi koilarakadaren edukia (30 g) hartu, 500 ml gasik gabeko uretan disolbatu, eta zuzenean edatea besterik ez daukazu.

Enervit Gel Energetikoa

Enervit Gel Energetikoak ezin hobeak dira esfortzu eskaera handiko kiroletan, aparteko laguntza bat behar dugun horietan. Energia azkarra eta jarraitua emango dizute ariketa fisiko bizi eta luzeak irauten duen bitartean.

Enervit Gel Energetikoak 3 aleko pack-etan eskaintzen dira Mercadonan, bi zapore aukera emanez: Laranja, eta Kafeinadun Zitrikoak. Azken honen kasuan, kafeinak nekea murriztu eta kirola egiten den bitartean kontzentrazioa handitzeko balio du.

Enervit Gel Energetikoak ordu bat edo gehiago irauten duten running, maratoia, maratoi-erdia, txirrindularitza, eta triatloia bezalako kirol biziak egiteko hartzen dira, ariketa hasi baino 10 minutu lehenago. Honela, pixka bat lehenago hartuz, energia handienaz has dezakegu ariketa.

Ariketa egiten ari zaren bitartean ere har dezakezu Enervit Gel Energetikoa, urarekin lagunduz oraingoan, mantenugaiak hobeto beregana ditzazun.


Enervit Barratxoak

Enervit Barratxoak ariketa egiten den bitartean hartu behar dira, eta esfortzu luzeetan aparteko energia bat lortzeko balio dute. Bitaminak dituzte eta errazak eta azkarrak dira digeritzen.

Nahiago baduzu, mokadu modura ere har ditzakezu, otordu artean, alegia, kiroletik kanpo. 3 aleko pack-etan daude eskuragarri, eta Fruitu lehordunak eta Kinoadunak dituzu aukeran, biak ala biak Glutenik Gabekoak.

Enervit Proteina Barratxoak

Enervit Proteina Barratxoak ezin hobeak dira kirol biziren bat egiten bukatzen duzunean, indarberritzeko eta giharrak beren onera ekartzeko eragina dute eta, baina kirola egiten ez zaudenean ere disfruta ditzakezu.

Enervit Proteina Barratxoen bitartez lortzen duzun muskulu-ehunaren indarberritzea duten proteina kantitate handiari zor zaio, %28, Banilla-Jogurt zaporekoetan, eta %26, Txokolate-Koko zaporekoetan. Biak 3 aleko kutxetan eskaintzen dira eta Glutenik Gabekoak dira.

Beste zenbait iradokizun

Intentsitate handiko kirol bat egitea bizitza osasuntsua izatea eskatzen du. Kinoa haziak dituen dieta orekatu baten bidez lor dezakezu hau, proteina eta zuntz edukian aberatsak baitira, eta zopa, entsalada eta arrozetan jateko modukoak.