COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Hobetu egin dugu gure edari alkoholdunen linea, hobeto erantzuteko gure bezeroen beharrei.

Hobekuntzak gure edari alkoholdunen kalitatean

2019ko azaroaren 04a

Gure bezeroekin batera dugun berrikuntza-ereduari esker (koberrikuntza), gure edari alkoholdunen kalitatea hobetzea lortu dugu, kategoria hauetan:

  • Whiskia
  • Gina
  • Vodka
  • Bermuta
  • Brandya
  • Kremak
  • Uxualak

Nola hobetu dugu gure edari alkoholdunen kalitatea?

Bi jarduera-ildo nagusiri esker hobetu dugu edari alkoholdunen kalitatea:

  • Bezeroei entzun, une eta leku desberdinetan, haien iritzia kontuan hartuta.
  • Hornitzaile espezialistekin lan egin. Hala, lehen 3 hornitzaile genituen, eta orain, berriz, 24.

Zer hobekuntza egin ditugu gure edari alkoholdunetan?

Hauek dira hobekuntza nagusiak:

  • Zapore-hobekuntza. Edari alkoholdunen kalitateari buruz ari garenean, bezeroak edari bakoitzean espero duen zaporeaz ari gara batik bat. Adibidez, whiskyaren kasuan, zapore leunagoak edo biziagoak ditugu. Kremetan, ordea, zenbateraino den bakoitza krematsu eta gozo baloratzen du bezeroak, bai eta bakoitzaren zapore berezia ere.

Texto 1 Imagen Bebidas Alcohólicas EUSK

Texto 2 Imagen Bebidas Alcohólicas EUSK

  • Iraungitze-data sartu dugu. Egindako kalitate-hobekuntzen artean, nabarmentzekoa da iraungitze-data sartu izana bermutetan eta likore-kremetan, hala kalitate gorena bermatzeko.

Texto 3 Imagen Bebidas Alcohólicas EUSK

  • Gin-zapore berriak. Gurekin lanean diharduten gero eta aditu espezialista gehiagori esker, gure bezeroen behar zehatzen berri izan dugu, eta beste zapore batzuk eskaintzen ditugu orain; esate baterako, lore-gin berria. Bi ezaugarri nagusi ditu ginebra berriak:
    • Alkoholaren zati bat albariño ardotik dator.
    • Eta artisau-eran egindako 15 lurrin botanikoz osatua dago.

Texto 4 Imagen Bebidas Alcohólicas EUSK

  • Hobekuntzak ontziratzean. Aldatu egin dugu ontziratzeko era. Alde batetik, gure botilen diseinua erakargarriagoa da orain, vodkaren kasuan bezala. Bestalde, krema guztien diseinua bateratu dugu, gure bezeroek errazago aurki ditzaten gure apaletan.

Texto 5 Imagen Bebidas Alcohólicas EUSK

  • Hobekuntzak kategoria guztietan. Brandy, bermut eta uxualen kalitatea ere hobetu dugu, gure hornitzaile espezialisten lanari esker.

Texto 6 Imagen Bebidas Alcohólicas EUSK

Texto 7 Imagen Bebidas Alcohólicas EUSK

Beste gomendio batzuk

Ezagutu gure garagardo-aukera zabala, eta haietan egindako hobekuntzak.