Hirugiharrarekin egiteko hiru errezeta proposatuko dizkizugu, goxo-goxoak eta prestatzen oso errazak.

Hirugihar-zinten 5 errezeta; probatu kalitate-hobekuntza!

2022ko ekainaren 29a

Ba al dakizu askotariko platerak presta ditzakezula gure hirugihar-zintekin? Beti eskura izatea komeni den produktuetako bat da; halakoek edozein errezeta ontzen dute, zaporea eta izaera emanez.

Egokiak dira pizzetarako, pasta carbonara saltsarekin egiteko, askotariko entsaladetarako, nahaskietarako eta beste hainbat prestakinetarako. Zuri zerekin konbinatzea gustatzen zaizu?

Txerri-hirugihar egosi eta ketua da, zerrendatxotan moztua.

Kalitate-hobekuntzak

Gure bezeroen iradokizunei erantzunez, produktuak kalitate hobea du orain. Izan ere:

  • Prestaketa-prozesua hobetu dugu, hirugihar-zintak uniformeagoak eta osoagoak izan daitezen, txirbilik gabeak.
  • Gainera, produktuari testak egiten zaizkio aldizka, kalitateari eusteko.

Hona hemen produktu horrentzako 5 prestaketa-iradokizun, errazak eta zaporetsuak.

Hirugihar-zintak prestatzeko gure errezetak, urratsez urrats

Hirugihar- eta porru-quichea

Quiche de bacon y puerro, cintas bacon Mercadona

1. Prestatu brisa hostore hautsi bat laberako paperarekin, molde egokian. Zulatu barrualdea sardexka batekin, eta sartu labean 10 minutuz, 200 °C-an.

2. Salteatu 125 g hirugihar-zinta zartaginean.

3. Gehitu porru bat, zerrendatan.

4. Nahasi ontzi batean 3 arrautza irabiatu, 300 ml esne-gain, 100 g brie gazta, gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua.

5. Gehitu hirugiharra eta porrua.

6. Jarri nahasketa orearen gainean, eta sartu labean 200 ºC-an, 25 bat minutuz.

Hirugiharrez eta esne-gainez betetako patatak

Patatas rellenas de bacon y nata con cintas de bacon de Mercadona

1. Garbitu eta lehortu 2 patata. Ziztatu sardexka batekin bi edo hiru aldiz, igurtzi oliba-olioz, eta eman gatza eta piperbeltza.

2. Jarri labean, 180 °C-an, ordu eta erdiz.

3. Nahasi sukalderako esne-gaina gatzarekin, piperbeltzarekin eta lima baten zukuarekin. Mugitu, eta gorde hozkailuan ordubetez.

4. Atera patatak labetik, eta gorde.

5. Oraindik bero daudela, egin gurutze-formako ebaki bat patatei, eta ireki barrualdea muturretatik estutuz. Sardexka batekin, nahasi barrualdea emmental gazta birrindu pittin batekin, patataren barruan urtu dadin.

6. Bete esne-gain saltsarekin eta hirugihar xigortuzko zintekin, eta bota gainetik tipulin txikitua.

Espinaka, hirugihar eta piku lehorrezko entsalada

Ensalada de espinacas, bacon e higos secos con cintas de bacon de Mercadona

1. Salteatu hirugihar-zintak oliorik gabe.

2. Garbitu espinakak, eta jarri ontzi batean.

3. Gaineratu cherry tomateak, erdibituta, piku lehorrak, 4 zatitan, eta intxaurrak, txikituta.

4. Xukatu hirugihar kurruskaria, gehitu entsaladari, eta amaitu ozpin-olioarekin (3 parte olio, parte bat ozpin eta koilarakadatxo bat ezti).

Hirugiharrezko eta cherry errezko bruschetta

1. Laberako egokia den azpil batean, jarri 100 g cherry tomate, eta bota ezkata-gatza, piperbeltz beltza, oliba-olioa eta zorrotada bat ozpin baltsamiko. Sartu labean 15 minutuz, 180 ºC-an.

2. Labea piztuta dagoela aprobetxatuz, txigortu bi ogi-xerra. Atera kurruskari eta gorrizta dagoenean.

3. Igurtzi baratxuri-atal bat ogi-xerretan. Gehitu bufalo-mozzarella txikitua eta tomate erreak.

4. Apaindu aurrez zartaginean txigortutako hirugihar-xerra batzuekin.

Carbonara espagetiak (2 lagunentzako osagaiak)

Spaghetti carbonara con cintas de bacon de Mercadona

1. Egosi 200 g espageti ur gazitan, fabrikatzaileak adierazitakoa baino 2 minutu gutxiago.

2. Jarri zartagin batean egiten 125 g hirugihar-zinta, ongi gorritu arte.

3. Katilu batean, irabiatu 2 arrautza 75 g gazta parmesano birrindurekin eta piperbeltz beltz eho berri ugarirekin, dena ondo nahasteko.

4. Hirugiharra ondo gorritua eta kurruskari dagoenean, bereizi koilarakada bat. Gehitu pasta zartaginean, bota burruntzali bat egoste-ur, eta eragin indarrez. Egos dadila pasta guztiz, eta, aldi berean, egin dadila krematxo bat saldarekin. Beharrezkoa bada, gehitu egoste-ur gehiago.

5. Pasta zure gustura dagoenean, itzali sua eta gehitu arrautzaren eta gaztaren nahastea. Eragin indarrez saltsa lodia lortu arte, arrautza guztiz gatzatu gabe.

6. Behar izanez gero, bota gatz eta piperbeltz gehiago, gehitu gordetako hirugihar kurruskaria, eta bota gainetik gazta birrindu pixka bat.

Beste gomendio batzuk

Zure platerei saltsak gehitzea gustatzen bazaizu, gure Ranchera, Gajo rústica eta Piri-piri saltsak gomendatzen dizkizugu. Zein duzu gogokoen?