Haurraren urtebetetzea iristear? Haurren urtebetetzeetarako gure tartekin, arrakasta bermatua duzu. Hasteko, oso goxoak dira. Baina, gauza guztien gainetik, oso dibertigarriak dira! Gustukoen dituzten marrazkiekin apainduta daude eta.
Bi marrazki- eta tamaina-aukera ditugu, zure haurraren gustuetara eta zure beharretara egokitzeko.
Berriro diogu: oso goxoak dira. Zenbait geruza dituzte: gozogintzarako trufa duen bizkotxo harrotuarena eta txokolate krematsuzkoarena. Goiko partean, marrazkien irudiaren justu azpian, beste geruza leunago bat dago, kakaoa eta esnea dituena. Tartaren alboetan, txokolate-izpi txikitxoak daude, olatako marrazkiarekin bat egiten dutenak, estiloa emanez.
Haurren urtebetetzeetarako bi tarta-mota
Eman begiratu bat eskaintzen dizkizugun bi tarta-motei.
Txikienentzat, Patrulla Caninaren marrazkiak dituen tarta bat proposatzen dizugu, hainbeste gustatzen zaizkien txakurkume abenturazale zoragarri horiek dituena. Tarta handi bat da, 1.400 gramokoa eta 20 errazio ere atera daitezke! Gonbidatu askoko ospakizun eta festa handietarako ezin hobea.
Handixeagoentzat, tarta zoragarri bat dugu, La Liga de la Justiciako superheroi ausartenak dituena. Batman, Superman, Mujer Maravilla, Flash… Tarta honek 635 gramo ditu, eta 8 errazio ere atera ditzakezu. Beraz, gonbidatu gutxiagoko festetarako dago pentsatua.
Hona hemen iradokizun bat: gure tartak erabil ditzakezu urtebetetze-festa tematiko bat egiteko edo haurrei gustatzen zaien detaile harrigarriren bat jartzeko. Bururatzen zaizu ezer?
Desizozteko eta mantentzeko modua
Gogoan izan tarta horiek izoztuta daudela eta –18 ºC-ko tenperaturan gorde behar direla.
Desizozteko, hozkailuan izan itzazu (2 eta 6 ºC bitartean) 8 orduz, edo giro-tenperaturan 4 ordu eta 15 minutuz.
Desizoztu ondoren, gehienez ere 72 orduz izan dezakezu hozkailuan (2 eta 6 ºC bitartean). Ziurtatu ez duzula hotz-katea apurtzen. Ez izoztu desizoztu ondoren.
Beste gomendio batzuk
Ezagutu Mercadonaren tarten aukera zabala, une berezienak ospatzeko.
Ez ahaztu udako gure Izozkiak. Zapore eta tamaina ugaritakoak ditugu.
Edari freskagarrien aukera zabala dugu zure askarietarako.