Hautatu Gabonetako gure aperitibo-sorta zabalean, eta utzi harrituta zure gonbidatuak

Hasteko, Gabonetako aperitiboak

2019ko abenduaren 11a

Gabonetako bazkari edo afari bati hasiera emateko modurik onena aperitibo-sorta on bat ateratzea da, gosea egiteko, gainerako gonbidatuekin hitz egiten hasteko eta plater nagusietarako prestatzeko. Askotan, bilera bat arrakastatsua izatea lortzen da aperitibo goxo batzuetatik abiatzen garelako.

Mercadonan asko gustatzen zaigu gure ohitura hori, eta urteko garai honetan asko zaintzen dugu, Gabonetako aperitibo-aukera zabala eskainiz.

Hala, zure gogokoak hauta ditzakezu, zure gonbidatuei ongietorria emateko. Has dadila bilera!

Gabonetako zer aperitibo aurki ditzakegu Mercadonan?

Batetik, gaztak, pateak eta urdaiazpikoak, eta, bestetik, mokadutxoak, tartaletak eta ardoak, Gabon hauetarako eskaintzen dizugun aperitibo-aukera zabala bezain goxoa da.

Aperitivos de Navidad que puedo encontrar en Mercadona.

Boilur- eta ahabi-pate freskoaren txigorkia

Txerri-gibelarekin eta txerrikiarekin, ahabi-konfiturarekin eta boilur beltzarekin egindako patea. Goxo-goxoa!

Gazta-ohola

Gazta-aukera zabala, zerbitzatzeko prest dagoen erretilu eroso batean. Benetako gozamena!

Gazta-gutiziak irasagarrarekin

Behi- eta ahuntz-esnearekin egindako gazta freskoa, samurra eta krematsua, garratz-puntu leuna duena, irasagar-ukitu gozoarekin. Proba ezazu!

Gazta-mokadutxoak papaia-marmeladarekin

Berriro ere gazta beste zapore gozo batzuekin konbinatuta, oraingo honetan, papaia-marmeladarekin. Izugarri gustatuko zaizu!

Ahuntz-gaztaren biribilkia, eztiarekin eta almendrekin

Ahuntz-gaztaren zapore bizia, eztiarekin eta almendra-ukitu bereziarekin: aperitibo tentagarriena. Zuretzat!

Gazta-biribilkia, trufarekin

Ahuntz-gazta, trufa-zaporearekin eta -aromarekin. Trinkoa eta testura krematsukoa. Ezin tentagarriagoa!

Urdaiazpiko serranoa, Incarlopsa pieza

Erreserbako urdaiazpiko serranoa, gutxienez 12 hilabetez ontzen egondakoa. Nahi duzu, ezta?

Saltxitxoi eta txorizo lodia

Saltxitxoi iberiko lodia eta txorizo iberiko lodia, txerri iberiko gizenduaren haragiarekin egin eta heste naturalean sartuak. Gozoak baino gozoagoak!

Ahatearen foie gras osoa

Ahate-gibel osoarekin egina. Zapore bizia eta testura trinkoa. Plazer handia zure zentzumenentzat!

Datilak hirugiharrarekin

Haragi-produktuaren (hirugiharra) eta fruitu lehorraren (datila) arteko konbinazio gozoa. Zapore gozoa du, ketu-ukituak eta testura samur eta mamitsua. Zapore bikaineko aperitiboa!

Untapán de cangrejo con crujiletas y tartaletas de salmón.

Karramarroa ogian zabaltzeko, kurrusketekin

Surimi-makilatxoekin eta maionesarekin egindako orea, primerakoa sandwichak, kanapeak eta txigorkiak prestatzeko.

Kurrusketak testura fin eta kurruskarizko ore batez daude eginak, eta zapore neutroa dute, jaki gozoz edo gaziz betetzeko. Biak konbinatzera animatzen zara?

Izokin ketuzko tartaletak gurinarekin, kaparrekin, tipulinekin eta limoiarekin

Hona hemen izokin-xerra finak, hutsean ontziratuak, arrain ketuaren zaporearekin, zertxobait gaziak, eta testura sendokoak.

Sarrerako hau prestatzeko oinarri kurruskariko tartaletak ere beharko dituzu, zapore gozokoak, aperitibo honetako osagaiekin betetzeko. Izugarri gustatuko zaizkie zure gonbidatuei!

Txerri-azpizunaren mokadutxoak piper-marmeladarekin

Zaila da sinesten hain desberdinak diren osagaiek horrelako nahasketa aberatsa sor dezaketenik eta ahosabaian horrelako sentsazioa eragin dezaketenik. Jar itzazu zure mahaian!

Lambrusco rosado y Vino blanco Dulzze Verdejo

Lambrusco gorria

Freskoa, fruta-zaporekoa, marrubi- eta mugurdi-aromekin. Gasarekin, eta, azidotasunari eta azukreari dagokionez, orekatua. Edan ezazu italiar jatorriko ardo hau aperitiboan. Primerakoa da sarrerako hauetako edozeinekin edateko.

Dulzze Verdejo ardo zuria

Jatorrizko edari aparduna, alkohol-graduazio txikikoa. Fruta-, pomelo- eta pasio-frutaren aroma. Ezin hobea zure aperitiborako!

Beste gomendio batzuk

Ezetz esango diezu gure Gabonetako Gozoei?