Ron Fresa Perla de las Islas de Mercadona

Harritu itzazu zure gonbidatuak Mercadonaren Uharteetako Marrubi Perla Ronarekin

2017ko urtarrilaren 04a

Gonbidatuak baldin badituzu afaltzeko, edo jai bat prestatzen ari bazara, lima-limoizko freskagarriarekin nahastutako Uharteetako Marrubi Perla Ron batek, bere kolore eder eta marrubizko zapore zoragarriaz, harri eta zur utziko ditu familiakoak eta lagunak.

Marrubizko ukitu liluragarria zure edarian

Mercadonaren Uharteetako Marrubi Perla Rona arrosa kolore apurtzailea eta marrubi aroma indartsu eta harrigarria du. Ezin hobea da lima-limoizko freskagarriarekin nahasteko.

Zure festa eta elkartzeek ukitu original bat izango dutela bermatzen dizu edari honek. Konbinatua egiterakoan, eskaini marrubi zaporezko rona, eta maite dituzunekin partekatutako aisiako momentu berezi horiek disfrutatu. Zure gonbidatuak harriturik eta atsegin harturik gera daitezen bilatzen ari zinen edari perfektua da.

Freskatzeko edari batez gozatzeko era ezberdin bat

Konbinazio tradizionalagoez nekaturik? Mercadonaren Uharteetako Marrubi Perla Ronak kopa freskagarri batez gozatzeko era ezberdin bat eskaintzen digu, dibertigarria eta originala.

Zentzumentzat plazer handia da arrosa koloreko ron exotiko horrek gure kopa nola bainatzen duen ikustea.

Mercadonaren Uharteko Marrubi Perla Rona duen edari bat prestatzeko aholkua

Gauza erraza da edari hau prestatzea; ez dago kokteletan aditua izan beharrik. Erabiliko duzun kopa edo edalontzian hiruzpalau izotz koskor jarri, ron apur bat bota gainean, eta lima-limozko freskagarriarekin nahastu; hori besterik ez da. Edari hau prestatzeko oinarrizko modua duzu hau.

Konbinatua marrubi naturalekin maneatzea aukera dezakete irudimentsuenek, ronaren zapore originala azpimarratuko duen aldaera, hain zuzen. Edo usaingozatzeko beste modu batzuk bilatu, guztiz beren gustura gera dadin.

Mercadonak Espainian ekoiztutako produktuen alde apustu egiten du. Eta hartu dugun konpromiso sendo hori adierazten du, beste behin ere, Kanarietan eginda dagoen ron honek.

Badakizu, beraz: zure festa edo elkartzeak erabateko arrakasta izan dezan, Mercadonaren Uharteetako Marrubi Perla Rona duten edari batzuk prestatu zure gonbidatuentzat. Harrituko dituzu!

Beste Zenbait Iradokizun

Zure gonbitatuak, marrubi zaporea gustuko izanik, ginebra duten edariak hobesten dituela? Mercadonak erraztu egiten dizu, bada, hari atsegin ematea. Jarriozu gure Sheriton Strawberry Ginebra marrubizko ukitu batez apailaturik.

Eta beste edari mota batzuk nahiago dutenentzat, baduzu Mercadonaren ardo eta sagardoak eskaintzea.

Alkoholik gabeko edariak hobesten badituzu, bestetik, Mercadonaren Alkoholik Gabeko Koktelak dituzu eskura: Mojitoa eta Anana Iragazia.