Gabonetako festak hemen ditugula berriz ere, sei turroi zoragarri jartzen dizkizugu aurten Mercadonan eskura, egun hain seinalatuetan egiten diren ospakizun tipikoetan zure mahaian ezin faltazkoak.
Mercadonak salmentan jartzen dituen sei turroiak, gonbidatu guztien gustuak asebetetzeko behar bezain askotarikoak izateaz gain, glutenik gabekoak dira ere; zeliakoek jateko modukoak, beraz.
Hacendado Turroi Gogorra
Gabonetako klasikoenetako bat Hacendado Turroi Gogorra da, Mercadonan kutxatila eroso batean aurkeztua, barnean 2 tableta dituena, zorro banatan gordeak.
%60an almendra txigortuez eta %18an eztiz elaboratua.
Hacendado Turroi Biguna
Gabonetako beste klasiko bat Hacendado Turroi Biguna da, bere kasuan %66an almendra txigortuez eta %12an eztiz elaboratua.
Tableta bakarreko kutxatilan aurkezten den turroi atsegingarri honek aurrekoarekin duen aldea, bere testura leunean ez ezik, barruan almendra zatitxoak edukitzean datza, ukitu kurruskari bat ematen diotenak hozkada bakoitzari.
Hacendado Txokolatezko Turroi Kurruskaria
Aparteko ukitu kurruskaria nahi baduzu, Hacendado Txokolatezko Turroi Kurruskaria, hain zuzen, Gabonetako gustukoenetakoa da.
Esnedun txokolateaz elaboratua, %17an almendra eta hurrez eta %14an zereal kurruskariez osatua da. Txokolate-zaleenentzat pentsatutako turroia.
Hacendado Kakahuetezko Turroi Gogorra
Mercadonan Hacendado Kakahuetezko Turroi Gogorra aurkituko duzu ere, bi tableta gordetzen dituzten kutxatiletan sarturik, bakoitza bere zorroan, erosoagoa izateko.
Turroi hau %60an kakahuete txigortuz eta azukrez osaturik dago. Aurtengo Gabonetan turroi gogorra jateko aukera ezberdina da, hozkada bakoitzean kakahuete txigortuaren zapore bereizgarria dastatzeko parada ematen dizuna.
Hacendado Kakahuetezko Turroi Biguna
Kakahuetearen zaporeaz gozatzeko aukera duzu, berriz ere, Hacendado Kakahuetezko Turroi Bigunaren bertsio honi esker. %60an kakahuete txigortuz eta azukrez osaturik dagoen turroi gozo-gozo hau tableta bakarreko kutxatilan aurkezten da.
Gainera, baditu ere kakahuete zatitxoak barruan; hortik datorkio bere aparteko ukitu kurruskaria.
Hacendado Txokolatezko Turroia Kakahuete Frijitu eta Eztiarekin
Aurrekoetan aurkituko ez duzun ukitu berezi bat eskaintzen dizu Hacendado Kakahuete Frijitu eta Eztidun Txokolatezko Turroi originalak.
Turroi krematsu eta gozoa duzu, kakahuete frijitu, horiek estaltzen dituen eztizko geruza, eta tableta osoa besarkatzen duen txokolate zoragarriz osatua.
Beste zenbait iradokizun
Gabon hauetan turroi eta mazapanen atalean behar duzun aukera zabala aurkituko duzu Mercadonan, data hain seinalatuetan izango dituzun gonbidatuak aho zabalik uzteko, Txokolatezko Mousse Pralinearekin, Girlatxearekin, 3 Txokolateekin, Mazapanezko Iruditxoekin, etab.