Pistachos Tostados Hacendado

Pistatxoak, snack bat baino askoz gehiago

2023ko urtarrilaren 31

Fruitu lehor goxo hauek zuntz- eta magnesio-iturri ona dira, eta, gainera, burdina asko dute. Beste dohain bat ere badute: asetasun-sentsazioa ematen dute.

Ezaugarri horiek eta duten zapore onak ezinbesteko bihurtzen ditu aperitibo orekatu gisa.

Ezagut itzazu

Hainbat eratako Pistatxoak dauzkagu, eta egoki-egokiak dira otordu-tarteetan jateko.

Plazer hutsa: betiko Hacendado pistatxo txigortu gatzdunak nahiz gatzik gabeko Pistatxo Txigortuak dauzkagu, eguneko edozein unetan jateko.

Zuritzeko lana hartu nahi ez dutenentzat, pistatxo natural zurituak ere baditugu, aurrekoak bezain kalitate onekoak. Azkar batean jateko, inolako eragozpenik gabe.

Glutenik gabeko produktuak dira biak, eta bi tamainatako poltsak dauzkagu: 250 gramokoak pistatxo txigortuen kasuan eta 250 gramokoak gatzik gabekoetan. Pistatxo natural zurituek, berriz, 100 gramoko formatua dute.

Horietako edozein sar dezakezu zure Saski Orekatuan, gehien gustatzen zaizuna, burdina-iturri garrantzitsua baitira.

Aukera asko ematen dituen snack bat

Batez ere snack gisa jaten dira pistatxoak. Hala ere, osagai bikaina da entsaladetarako, hauts eginda edo txikituta arrautzaztatzeko, jogurtarekin puskatan jateko, osorik tartak apaintzeko edo hainbat plateren osagarri gisa... Irudimena erabiltzea da kontua!

Beste gomendio batzuk

Barietatea gustuko baduzu, ezagutu Mercadonaren Fruitu lehor eta Fruta deshidratatu aukera: Intxaurrak, Anakardoak, Orejoiak eta Koktel Nahasia… Zein baino zein hobea!

Eta aperitiboak osatzeko, ez ahaztu urdaitegi-oholak; anfitrioia izango zara sukaldeko sorkuntza guztietan.