Ogia jatea oso tradizio errotua da Mediterraneoko herrialdeetan. Mercadonan mota ugari dugu, gustu guztietarako egokiak. Horien artean, Hacendadoren ogi-xerra garidun kurruskariak nabarmentzen dira.
16 aleko edukiontzietan merkaturatzen dira, osagai naturalez eginda daude, eta oso moldagarriak dira, despentsan dituzun produktu gehientsuenekin konbinatzen dute eta, bai gaziekin bai gozoekin.
Gari-ogi kurruskaria jateko zenbait idea on
Gosaria hartzen duzunetik afarira arte, Hacendado gari-ogiak zure oturuntza guztiekin bat egin dezake.
Goizez, esate baterako, gurinaz eta marmeladaz igurtz dezakezu, zure kafe edo te gustukoena laguntzeko. Goiz erdialdera, zoragarria da indioilar bularkiarekin eta igurzteko light gaztarekin batera hartzea. Arratsaldez, beste kremaren batekin har dezakezu, guacamolearekin edo hummusarekin, adibidez, eta cherry tomateak erantsi.
Dieta lakto-begetarianoentzat ere egokia den ogi hau ahogozatzeko ideia batzuk besterik ez dira hauek, seguru zuri ere beste hainbat bururatzen zaizkizula. Era guztietako ogitarteko txiki edo pintxo egiteko erabil ditzakezu xerra hauek, besteak beste.
Beste Zenbait Iradokizun
Osatu zure gosari edo askariak Hacendadoren matcha tearekin. Hona hemen prestatzeko hiru modu: estilo tradizionalean, matcha lattea eta matcha tearen smoothiea.