Frutos Secos y Frutas Desecadas Hacendado

Hacendado Fruitu Lehorrak eta Fruta Lehortuak

2016ko abenduaren 07a

Bai gure Gabonetako mahaiko protagonista den erretilu tipikoan, bai errezeta zaporetsuenetan, ezin faltazkoak dira Hacendadoren fruitu lehorrak eta fruta lehortuak.

Kaliforniako intxaur ikaragarri onak, uzta berrikoak eta oskoldunak, eta Datil Hezurgabe urtsu-urtsuak. Gainera, 400 gramoko Azalik Gabeko Intxaurrak aurkitu ahal izango dituzu gure dendetan, oraindanik eta aldi jakin baterako bakarrik; zoragarriak dira, eta baita erosoak ere, zuriturik baitaude.

400 gramoko Hacendado Azalik Gabeko Intxaurra

Hauxe da intxaurrak jateko eta beraiekin platerak prestatzeko modurik erosoena, zuritzen ibili beharrik gabe. Gozo-gozoak, eta 400 gramoko aurrezte-tamaina praktikoan. Aldi jakin baterako bakarrik egongo da Aurrezte-Tamainan eskuragarri gure dendetan!

Hacendado Oskol Naturaleko Intxaurra

Kaliforniaren jatorriko oskol naturaleko intxaurrak, ezin hobeak Gosegarri gisa eta eguneko edozein momentuan. Omega 3 gantz-azidotan oso aberatsak dira.

Hezurrik Gabeko Hacendado Datila

Hezurrik gabeko datilak zoragarriak dira eguneko edozein momentuan hartzeko. Gozoak, zaporetsuak eta zuntz iturri ezin hobea.

Gabon hauetan ezin faltazkoak dira zure mahaian Hacendado Fruitu Lehor eta Fruta Lehortuak!

Beste Zenbait Iradokizun

Otordu on baten ondoren postrea dator. Eta jakina, Hacendado turroiak ezin aproposagoak dira Gabonetako postre baterako; 6 zapore zoragarri dituzu aukeran, glutenik gabekoak denak. Gainera, Mercadonaren gaileta eta pasta sorta bikainak dituzu zure gonbidatuei eskaintzeko