Produktu-aukerarik onena dugu zure txarkuteria-oholetarako. Probatu itzazu!

Txarkuteria-oholak, Gabon hauetako mokadutxo onenak

2023ko azaroaren 06a

Produktu batzuk Gabonetako kanpainan bakarrik daude eskuragarri

Ezagutzen dituzu Gabon hauetarako proposatzen ditugun txarkuteria-oholak? Plater apartak dira, eta mokadu bikainak bermatzen dizkizute sasoi horretarako, familiakoekin eta lagunekin une bereziak igarotzeko ezin hobeak. Gainera, sekulako ikuskizuna da mahai gainean prestatuak ikustea; zentzumenentzako plazer bat, begietatik hasita.

Hestebeteen, gazten eta pateen oholak ardura handiz hautatuak dira, eta zapore-konbinazio apartak eskaintzen dizkigute. Mokofinena ere asebeteko duten produktuak dituzte, kalitatearen nahiz aniztasunaren aldetik. Jarraian azalduko dizkizugu, Gabonetan txarkuteriako oholen tradizioari jarraitu diezaiozun.

Zer txarkuteria-ohol proposatzen ditugu Gabon hauetarako?

Gazta-ohola

Tablas de charcutería, el mejor picoteo para esta Navidad.

Ohol honetako gazta bakoitza maisulan bat da, bere historia eta izaerarekin, prestaketak eskatzen duen artisautza-lanaren eta dibertsitatearen lekuko. Zatoz gurekin zapore- eta aurkikuntza-bidaia honetara. Jarraitu gure dastatze-proposamenari, esaten dizugun hurrenkeran.

  • Ahuntz-gaztazko erruloa: testura leuneko eta zilindro-formako esneki bat da, ahuntz-esnez egina.
  • Brie gazta: Frantziako gazta klasiko bat, testura leunekoa eta zapore eztikoa. Lizun zuri jangarriko azalak ukitu berezi eta sofistikatua ematen dio: aukera dotorea da.
  • Ahuntz-gazta erdiondua: ardi-esnez egina da, eta esnearen ezaugarrien eta testura sendo baina era berean leunaren arteko oreka lortzen du ontze-prozesuan.
  • Camembert boilurduna: Danimarkakoa da jatorriz, eta testura krematsua eta zapore orekatua ditu. Boilur aromatikoarekin aberastuta, gazta hau gourmet-mailako aukera bilakatzen da.
  • Gazta zahar iberikoa: testura sendokoa, behi-, ardi- eta ahuntz-esne gordinez egina. Ontze-prozesu luzearen ondorioz, zapore bizia du, lur-ñabardurekin eta ukitu gazi batekin.
  • Brie gazta-krema boilurduna: brie gaztaren aldaera bat, boilur-ukitua duena. Testura leun eta krematsuko mokadu bikaina.
  • Cheddar ondua: ontze-prozesu berezi baten ondorioz, zapore bizia eta testura sendoa ditu Britainia Handiko gazta honek.
  • Gorgonzola: Italiako gazta urdin bat da, ore gisakoa; zapore mina eta testura krematsua dauzka.
  • Gazta zahar txigortua: gazta onduaren aberastasuna eta txigortu-zaporea bateratzen ditu.
  • Roquefort: Frantziako gazta urdin bat, zapore bizikoa. Mont de Combalouko haitzuloetan egiten da, eta Penicillium roqueforti onddoak ematen dizkio itxura eta zapore bereizgarriak.
  • Ardi-gazta zahar lehorra: ardi-esne gordinarekin egiten da sukaldaritzako altxor hau; zapore bizi eta aparta hartzen du ontze-prozesuan.

Iradokizuna: eraman zure gazta-ohola beste zapore- eta testura-dimentsio batera, eta lagundu fruta-zapore gozo eta freskoekin, hala nola sagarrekin, udareekin edo mahatsekin. Fruta deshidratatuarekin ere bai, hala nola orejoiekin, hezurrik gabeko datilekin, fruitu lehorrekin eta txigorkiekin.

Iberikoen ohola

Tablas de charcutería, el mejor picoteo para esta Navidad.

Hestebete iberiko onenak aukeratu ditugu, gure zapore benetakoen sukaldaritza-tradizioari jarraituz. Esperientzia ahaztezin bat mokadu bakoitzean.

  • Gizenduaren urdaiazpiko iberikoa: gure gastronomiako produkturik ezagunenetako eta nazioartekoenetako bat, hestebete-ohol honetan nahitaez egon beharrekoa. Ontze-prozesua 18 eta 36 hilabete bitartekoa izaten du, eta horrek zapore bizia eta egitura mamitsua ematen dizkio, mundu osoan estimatuak.
  • Txerri iberikoaren txorizoa: beste ezinbesteko bat. Txerri iberikoen haragiarekin egina, zeinak pentsuz eta bazka naturalez elikatzen baitira gizentze-garaian. Espeziekin ontzen da, eta zapore ketua eta zertxobait mina hartzen du hala. Ontze-prozesu baten ondoren, gizendu iberikoaren txorizoa hestebete zaporetsu bihurtzen da, xerratan, askotariko plateretan eta aperitiboan jateko modukoa.
  • Saltxitxoi iberikoa: ezin da falta izan iberikoen aukera honetan. Testura sendokoa da, eta zapore orekatua du, espezien laguntzarekin. Hestebete-ohol baterako oso garrantzitsua izateaz gain, aperitibo gisa har daiteke xerra mehetan, eta osagai baliagarria da sukaldaritzako hainbat prestakinetan.
  • Gizendu iberikoaren solomoa: gure hestebete-oholeko funtsezko laugarrena. Testura sendoa baina samurra du, zapore orekatua eta prestaketan erabilitako espezien ukitua. Xerra mehetan ebaki ohi da, eta hau bezalako hestebete-oholetan jaten da, baina baita ogitartekoetan ere. Gainera, askotariko platerak aberasteko erabiltzen da sukaldean. Gizendu iberikoaren solomoa oso preziatua da Espainiako gastronomian.
  • Datilak hirugiharrarekin: gauza fin-fina zure oholerako, datilen gozotasuna eta hirugiharraren gazitasuna eta zapore ketua konbinatzen dituena. Oso ezagunak dira aperitibo edo tapa gisa.

Iradokizuna: Ozpinetan ondutako hestebete iberikoen ohola, hala nola luzokerrak eta kaparrak; baserriko pico batzuk edo regañá batzuk gehitzen badizkiezu, zure sukaldaritza-esperientzia beste maila batera eramango duzu.

Pate-ohola

Tablas de charcutería, el mejor picoteo para esta Navidad.

Presta zaitez pate-ohol dotore bat aurkitzeko, osagai hautatuekin eta aparteko zaporeekin egina, ederki konbinatuta.

  • 4 mousseko sorta (ahatea eta antzara): erretiluan dator, ireki eta zerbitzatzeko prest. 50 g-ko pateak, ahate-foiearekin eginak eta gainetik marmelada dutenak. Bost zapore:
    • Naturala
    • Kalabaza
    • Okela konfitean eta boilur-gelatina
    • Pedro Ximénez
    • Tipula karamelizatua
  • Ahuntz-gaztaz betetako ahate-foiearen bloka: ahate-zapore handia, ahuntz-gaztaren zapore bereizgarriarekin. Ezin hobea xerratan edo txigorkietan zerbitzatzeko.
  • Pate freskoa boilurrarekin eta ahabiekin: gozamena zapore konplexu eta dotoreak maite dituztenentzat. Patearen oinarria aberatsa eta koipetsua da, eta ezin hobeki gelditzen da ogi txigortuetan, crackerretan edo galleta gazietan igurzteko.
  • Portoko ardoaren patea: Portoko ardoak fruta-zapore leuna ematen du, fruitu lehorren ñabardurekin eta likore-ukitu batekin, eta ahogozo leun eta fina uzten du. Patearen oinarria krematsua eta leuna denez, ezin hobea da ogi txigortuan, crackerretan edo galleta gazietan igurzteko.
  • Pate iberikoa boilurrarekin: boilurrak, bere lurrin eta zapore bereizgarriarekin, sakontasuna eta sofistikazioa ematen dizkio pateari, eta oreka perfektua sortzen du txerri iberikoaren kalitatearen eta boilurraren dotoretasunaren artean. Txerri iberikoaren haragiz egindako patearen oinarriak testura leun eta koipetsua du, erraz irristatzen dena.
  • Basurde-pate onddoduna: basurde-haragiak oinarri aberatsa eta mamitsua ematen dio pateari bere zapore basati eta lakarrarekin. Onddoek, umami-zaporearekin eta leuntasunarekin, basurdearen intentsitatea orekatzen dute, eta pateari ehundura leun eta gozoa ematen diote. Patea erabilera anitzekoa da, eta hainbat modutan dasta daiteke. Aperitibo gisa zerbitzatu ohi da bilera eta ekitaldi berezietan, ogi txigortuan, crackerretan edo galleta gazietan igurtzita.
  • Oilasko errearen patea: oilasko errearen patea benetako gozamena da zapore ketu eta leunak maite dituztenentzat. Oilasko erreak oinarri krematsua eta leuna ematen dio pateari, zapore ketu bereizgarriarekin, eta testura samurrarekin. Gozagarriak eta espeziak zaporea nabarmentzeko eta kutsu aromatiko gehigarri bat emateko erabiltzen dira.

Iradokizuna: zaporeak kontrastatzeko eta testurek modurik gozoenean elkar osatzeko, lagundu pate-ohol aberats hau fruta deshidratatuekin, hala nola orejoiekin, hezurrik gabeko datilekin, ogi mahaspasadunarekin...

Beste gomendio batzuk

Zure txarkuteria-oholetarako lagun onak dira Glutenik gabeko pico hauek, labean erretako makilatxoak, aukera ugarikoak; haiekin bildu ditzakezu hestebeteak, eta haiekin lagundu gaztak eta pateak.

Gazta gustatzen bazaizu baina laktosarekiko intolerantea bazara, Laktosarik gabeko gazten aukera bikaina eskaintzen dizugu.

Txarkuteria-oholak oso onak diren bezala bazkalaurrekoan edo bazkarian zehar partekatzeko, bazkaria amaitzeko ezin hobea da gozoki-ohol bat, non nahitaez egon behar baitute Turroiek. On egin!