Ikusi nola egin, urratsez urrats, gure urdaitegiko errezetak, eta prestatu mascarpone gaztaren krema gozo bat.

Gure urdaitegiko zenbait errezeta jai hauetarako

2018ko abenduaren 05a

Iradokizun ugari aurkituko dituzu Mercadonako urdaitegian Gabonetako errezetak prestatzeko. Plater gozoak eta prestatzen errazak, gonbidatuak ezin gusturago uzteko edo senideekin bazkari edo afari eder bat egiteko.

Gure gazta, ahate-urdaiazpiko, solomo-hestebete, zezina eta abarren aukera zabalak txundituta utziko zaitu. Osagai bikainak dira, izan ere, aurtengo Gabonetarako errezetarik gozoenak prestatzeko.

Plater bakoitza nola egiten den urratsez urrats ikusteko, hemen dituzu Mercadonaren urdaitegiko errezetak, kontsultatzeko edo deskargatzeko:

 receta mascarpone euskera Imagen folleto

Hona hemen urdaitegiko errezeta horiek prestatzeko eman beharreko urratsak: aurtengo Gabonetan mascarpone gazta nola erabili erakutsiko dizugu. Italiako postre ezagunenetako batzuk egiteko erabiltzen da gazta hori. Hau guztia uztartzen du sagar eta irasagardun mascarpone gaztaren kremak: esnekien zaporea, sagarren berezko freskotasuna eta irasagarraren gozo-ukitua. Postre originala eta ezin gozoagoa.

Ikusi Mercadonako "mascarpone gaztaren krema" errezetaren bideoa

Lau lagunentzako osagaiak:

  • 1 terrina mascarpone gazta (500 g).
  • 50 g azukre zuri edo, horren ordez, 50 g edulkoratzaile pikorkatu.
  • 25 ml Amaretto likore.
  • 4 arrautza-zuringo.
  • 1 Granny Smith sagar.
  • 1 Fuji sagar.
  • 1 ahuntz-gaztaren biribilki.
  • 1 pakete almendra xerratu.
  • 1 terrina irasagar-gozo.

Pausoz pauso:

Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen postre goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.

1. Katilu batean, harrotu elur-punturaino arrautza-zuringoak eta azukrea edo edulkoratzailea

Receta queso Mascarpone Paso 1

Receta queso Mascarpone Paso 2

Receta queso Mascarpone Paso 3

2. Gehitu mascarponea eta Amarettoa.

Receta queso Mascarpone Paso 4

Receta queso Mascarpone Paso 5

3. Nahastu eta gorde hozkailuan.

Receta queso Mascarpone Paso 6

4. Zatitu sagarra puska txikitan, azal eta guzti.

Receta queso Mascarpone Paso 7

Receta queso Mascarpone Paso 8

5. Zatitu puska txikitan ahuntz-gaztaren biribilkia.

Receta queso Mascarpone Paso 9

Receta queso Mascarpone Paso 10

6. Egin irasagar-gozoaren bolatxoak.

Receta queso Mascarpone Paso 11

7. Ipini mascarpone gaztaren krema-geruza bat edalontzi zabal bat.

Receta queso Mascarpone Paso 12

8. Gehitu sagarra eta irasagarra, puska txikitan ebakita.

Receta queso Mascarpone Paso 13

9. Gehitu beste mascarpone-geruza bat.

Receta queso Mascarpone Paso 14

10. Jarraitu, zenbait geruza osatu arte.​

Receta queso Mascarpone Paso 15

11. Ipini gainean irasagar-bola bat eta ahuntz-gaztaren zatitxo batzuk.

Receta queso Mascarpone Paso 16

12. Apaintzeko, ipini bi sagar-atal fin eta almendra xerratu batzuk.

Receta queso Mascarpone Paso 17

Beste gomendio batzuk

Plater gehiago prestatzen ikasi nahi baduzu zure bazkari eta afarietarako, sartu gure errezeta-atalera.

Eta Gabon jaietarako aperitibo bila bazabiltza, hor dituzu gure arrain ketuak eta gazituak eta arrain-kontserbak.