Iradokizun ugari aurkituko dituzu Mercadonako urdaitegian Gabonetako errezetak prestatzeko. Plater gozoak eta prestatzen errazak, gonbidatuak ezin gusturago uzteko edo senideekin bazkari edo afari eder bat egiteko.
Gure gazta, ahate-urdaiazpiko, solomo-hestebete, zezina eta abarren aukera zabalak txundituta utziko zaitu. Osagai bikainak dira, izan ere, aurtengo Gabonetarako errezetarik gozoenak prestatzeko.
Plater bakoitza nola egiten den urratsez urrats ikusteko, hemen dituzu Mercadonaren urdaitegiko errezetak, kontsultatzeko edo deskargatzeko:
Hona hemen urdaitegiko errezeta horiek prestatzeko eman beharreko urratsak: aurtengo Gabonetan mascarpone gazta nola erabili erakutsiko dizugu. Italiako postre ezagunenetako batzuk egiteko erabiltzen da gazta hori. Hau guztia uztartzen du sagar eta irasagardun mascarpone gaztaren kremak: esnekien zaporea, sagarren berezko freskotasuna eta irasagarraren gozo-ukitua. Postre originala eta ezin gozoagoa.
Ikusi Mercadonako "mascarpone gaztaren krema" errezetaren bideoa
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 terrina mascarpone gazta (500 g).
- 50 g azukre zuri edo, horren ordez, 50 g edulkoratzaile pikorkatu.
- 25 ml Amaretto likore.
- 4 arrautza-zuringo.
- 1 Granny Smith sagar.
- 1 Fuji sagar.
- 1 ahuntz-gaztaren biribilki.
- 1 pakete almendra xerratu.
- 1 terrina irasagar-gozo.
Pausoz pauso:
Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen postre goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.
1. Katilu batean, harrotu elur-punturaino arrautza-zuringoak eta azukrea edo edulkoratzailea
2. Gehitu mascarponea eta Amarettoa.
3. Nahastu eta gorde hozkailuan.
4. Zatitu sagarra puska txikitan, azal eta guzti.
5. Zatitu puska txikitan ahuntz-gaztaren biribilkia.
6. Egin irasagar-gozoaren bolatxoak.
7. Ipini mascarpone gaztaren krema-geruza bat edalontzi zabal bat.
8. Gehitu sagarra eta irasagarra, puska txikitan ebakita.
9. Gehitu beste mascarpone-geruza bat.
10. Jarraitu, zenbait geruza osatu arte.
11. Ipini gainean irasagar-bola bat eta ahuntz-gaztaren zatitxo batzuk.
12. Apaintzeko, ipini bi sagar-atal fin eta almendra xerratu batzuk.
Beste gomendio batzuk
Plater gehiago prestatzen ikasi nahi baduzu zure bazkari eta afarietarako, sartu gure errezeta-atalera.
Eta Gabon jaietarako aperitibo bila bazabiltza, hor dituzu gure arrain ketuak eta gazituak eta arrain-kontserbak.