Ohikoa izaten da Gabon jaietan haragia izatea plater nagusia. Mercadonako harategiak zenbait errezeta iradokitzen dizkizu jai hauetarako: solomoa, arkumea, baserriko oilaskoa, txahalkia, txerrikia... Haragien zapore guztiaz gain, haiek prestatzeko egin dugun ahalegina eta jarri dugun maitasuna ere nabarituko dituzu. Dasta itzazu platerok zure lagun eta senideekin urteko egun seinalatu hauetan.
Begiratu hemen Mercadonaren harategiko errezetak prestatzeko pausoak:
Arkumea izaten da Gabonetako platerik ohikoenetako bat gure herrian. Eta datozen jaiak gogoan ditugula, boilur beltza hazten den basoen zapore berezia eta sakona daraman prestakuntza-mota bat proposatzera gatozkizu. Zure familiako ospakizunen ardatza izango da boilur-saltsarekin egindako arkume-beso erre hau.
Ikus ezazu boilur-saltsarekin egindako arkume-beso errearen errezetaren bideoa
Lau lagunentzako osagaiak:
- 1 arkume-beso.
- 25 g boilur.
- 1 tipula.
- 1 pakete tipulin berde.
- 50 g gurin.
- Kopa erdi bat brandy.
- Ura.
- Oliba-olioa
- Piperbeltz beltza.
- Gatza
Pausoz pauso:
Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen errezeta goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.
1. Bota gatza eta piperbeltza arkume-besoari, eta olioz busti.
2. Erre labean arkume-besoa 90 minutuz, 180 °C-an.
3. Ipini olio pixka bat zartagin batean.
4. Ipini zartaginean gurinaren erdia.
5. Gorritu tipula, txiki-txiki eginda.
6. Gehitu boilur xehatua, gatz pixka bat eta brandya.
7. Urritu alkohola.
8. Gehitu arkume-salda eta geratu den gurina.
9. Urritu zeure gustura.
10. Zerbitzatu saltsa gainetik duela.
11. Apaindu tipulin berdearekin.
Beste gomendio batzuk
Oso lagungarri izan dakizuke gure errezeten atala aurtengo Gabonetarako. Emaiozu begiratu bat!
Gabon jaietan bazkariak eta afariak hasteko, zer hoberik gure arrain ketuak eta gazituak eta arrain-kontserbak baino?