Ezagutu gure Txigortze naturaleko kafe amerikar ehoa, eta ikasi nola prestatu.

Gozatu uneaz Kafe amerikar batekin

2021ko urtarrilaren 15a

Probatu duzu? Prestatu Txigortze naturaleko kafe amerikar eho bat, gozatu uneaz, eta erlaxatu haren zapore gozoa dastatuz. Izan ere, kafea hartzea esperientzia lasaigarria ere izan daiteke.

Diotenez, kafe hau Bigarren Mundu Gerran egin zen ezagun: Italiaren inbasioan parte hartu zuten soldadu estatubatuarrei sendoegia gertatzen zitzaien han zerbitzatzen zuten kafea, eta, beraz, espressoari ur beroa gehitzea erabaki zuten, iragazki amerikarreko kafearen zaporera hurbiltzeko.

Kafe amerikarraren ezaugarriak

  • Zapore leuneko kafea da.
  • Aproposa goiz-erdian edo iluntzean kontsumitzeko.
  • Erlaxatzeko lasai-lasai hartzen den edari bero batez gozatzeko erabiltzen da.
  • Prestaketaren erritualaz eta uneaz gozatzeko pentsatuta dago. Plazer hartze hutsagatik infusio atsegin bat edatearekin alderatu daiteke.

Ba al dakizu nola prestatu?

Oso erraz prestatzen da; nahikoa da iragazkiaren heldulekuak eta poltsatxoa irekitzea. Katiluaren gainean jarri, eta ur beroa bota behar zaio gainetik.

Hiru minutu besterik ez duzu beharko.

Hona hemen, urratsez urrats, katilukada bat Kafe amerikar prestatzeko erritualaren azalpenak:

1. Ireki banakako zorroa markatutako lerrotik urratuz, eta atera dosia.

Texto 1 Imagen Café Americano

2. Ireki dosi bakarreko poltsatxoa eta zabaldu heldulekuak; kafe ehoa iragazkian ondo zabaltzea komeni da.

Texto 2 Imagen Café Americano

3. Bermatu poltsatxoaren helduleku bakoitza katilu/edalontziaren ertzean (iragazkia barruan dela).

Texto 3 Imagen Café Americano

4. Bota ur pixka bat, oso bero, kafe ehoa bustiz. Utzi segundo batzuk, tantaka hasi arte.

Texto 4 Imagen Café Americano

Texto 5 Imagen Café Americano

5. Bota gainerako ura kiribilean, kafe eho guztia iragazkiaren kanpoaldetik zentroraino bustiz, iragazki osoa estali arte (gomendioa: 140 ml ur dosi bakoitzeko).

Texto 6 Imagen Café Americano

6. Kendu dosia, eta gozatu kafeaz.

Texto 7 Imagen Café Americano

Texto 8 Imagen Café Americano

Kontsumo-gomendioa

Hutsik edo esne pixka batekin edo landare-edariren batekin hartzea gomendatzen dugu (gutxi izan behar du, ez kafesnean beste).

Beste gomendio batzuk

Tea nahiago baduzu, probatu Hacendadoren Matcha Tea. Esne pixka bat edo landare-edariak erabil ditzakezu zaporea arintzeko.