COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonaren aperitiboak, Munduko Futbol Txapelketaz lagunekin eta etxekoekin gozatzeko aukerarik onena.

Gozatu Mundialaz Mercadonaren aperitiboekin

2018ko ekainaren 19a

Hasi da Munduko Futbol Txapelketa, eta zure taldea animatzeko modurik onena Mercadonaren aperitiboak ondoan izatea da.

Zure selekzioari horrelako partida garrantzitsuetan laguntzeko, Mercadonaren aperitiboen zerrenda hau proposatzen dizugu, partidaren lehenengo minututik hasita probatzeko :

Krombacher garagardoa, purutasun-legearen arabera egina

Purutasun-legearen arabera egindako Krombacher alemaniar garagardoa zure selekzioaren Munduko Futbol Txapelketako lehenengo partidetarako lagunik onena izan daiteke.

% 4,8 graduko garagardo hori bat, itxura erakargarria eta zurrutadaren hasieratik amaieraraino zapore orekatua duena; ez zaituzte epel utziko.

Oliba bete hautatuak

Partidarik garrantzitsuenek beren mailako olibak merezi dituzte. Oliba bete hautatuek sentsaziorik onenak eragiten dizkizute mokadu bakoitzean, beren tamaina handiari eta antxoa-zapore zoragarriari esker.

Mercadonaren aperitibo klasiko hau aproposa da edaririk gogokoenarekin batera hartzeko, entsaladarako, edo baita ogitarteko bat osatzeko ere.

Oliba bete hautatuak jateko prest daude. Ireki eta nahi adina hartu besterik ez duzu egin behar.

Limoi- eta piperbeltz-zaporeko patata frijituak

Apustu original eta ausart hau ez da oharkabean pasatuko zure gonbidatuen artean.

Limoi- eta piperbeltz-zaporeko patatek ezin hobeto konbinatzen dituzte limoiaren zapore zitrikoa eta piperbeltzarena. Ezin tentagarriagoak dira!

Gurin-zaporeko krispetak

Munduko Futbol Txapelketaz gozatzeko klasiko bat. Gurin-zaporeko krispetak kurruskariak eta gozoak dira. Snack bikaina partida osoan ondoan izateko, batez ere ospakizunetan.

Erosoago izateko, krispeta hauek dagoeneko eginda daude eta gatza botata dute. Gainera, gurin-ukitu berezia dute, eta bat bestearen atzetik jan nahiko duzu.

Hummusaren errezeta klasikoa

Zure selekzioaren partidatan ondoan izateko aperitibo osasungarria, goxoa eta naturala.

Mercadonaren hummusa aproposa da lagunekin eta senideekin jateko. Garbantzu egosien, oliba-olioaren, limoiaren, baratxuriaren eta tahinaren konbinazio orekatu bat da. Ezin hobea ogiarekin zein aperitiboekin jateko!

Oilasko errea

Mercadonako oilasko errea aukera ezin hobea da bazkaltzeko eta afaltzeko, batez ere partida zirraragarri bat ikusten ari bazara.

Oilasko erre on baten zapore guztiarekin batera, bere saltsa berezia ere badakar. Esperientzia gastronomiko ahogozagarria

Patata-tortilla tipuladuna

Zer egokiagoa zure selekzioari laguntzeko betiko patata-tortilla tipuladuna baino?

Tortilla hau (tipularik gabea ere badago Mercadonan) 4 minutuan prest izan dezakezu. Aperitibo gozoa taldea animatzeko.

Ore fineko 4 gaztako pizza

Aproposa partidako ikusle guztiekin partekatzeko. Ore fina eta kurruskaria du, eta lau gazta bizi eta desberdinen zapore osoa.

Chocoballs-ak

Chocoballs Hacendado snackek Mercadonaren aperitiboen zure aukeraketarako ukitu gozoa eskaintzen dizute.

Partida ikusi bitartean jateko kapritxo bat. Zapore-leherketa bat eskaintzen duen proposamen original bat: lehenbizi zapore gozoa eta, gero, gazia.

Beste gomendio batzuk

Zapore desberdin bateko edari freskagarri bat bilatzen dutenek Mercadonaren Radler Steinburg garagardoa dute, bere limoi-ukitu bereziarekin.

Saltsetan bustitzeko edo Mercadonaren aperitiboekin batera jateko aukera egokia dira glutenik gabeko piko kurruskariak. Ogi-zapore naturala dute, eta ezin hobeak dira familia osoarentzat, ez baitute laktosarik ere.

Gainera, zeliakoentzat, hauek ere eskuragarri daude: Mercadonaren glutenik gabeko aperitibo gozoak, snack konbinatuak eta ketchup-zaporeko makilatxoak.