Mercadonak aperitibo hautatuak eskaintzen dizkizu Munduko Futbol Txapelketaz buru-belarri gozatzeko.

Gozatu Mundialaz gure aperitibo hautatuekin

2018ko ekainaren 13a

Hemen dugu Munduko Futbol Txapelketa, gol- eta emozio-festa handia. Eta zure selekzioa mundialeko debutean indar guztiz anima dezazun, aperitibo hautatuak dituzu Mercadonan.

Zer hoberik etxean eta lagunez edo familiaz inguratuta futbolik onenaz gozatzea baino? Horrela elkartzeko, baina, zaindu egin behar dira oinarri-oinarrizko xehetasunak...

Horregatik, eta aho-zapore onez amaitzeko, lagundu partida zirraragarrienei Mercadonaren aperitibo zaporetsu eta tentagarriekin.

Hona hemen aukera-iradokizun batzuk:

Steinburg garagardo suabea

Zapore atsegineko garagardo suabea, partida ikusi bitartean dastatzeko.

Garagardo sendoak gustatzen ez zaizkien haiei gomendatua egunerokorako.

Oso freskagarria eta egokia urte-garai honetarako.

Nahaste-koktela

Aperitibo on batean, ezin huts egin fruitu lehorren koktel on batek.

Bete-betean asmatzeko konbinazio bat: kakahueteak, artoa, garbantzuak, arto-bolatxoak eta mahaspasak.

Ezin hobea familiarekin eta lagunekin partekatzeko, edo norberaren gutizia bat asetzeko. Eguneko edozein unetan jan daitezke; baita, jakina, gure selekzioak partidak jokatzen dituenean ere.

Hacendado koktela

Poto honetan, zenbait osagai daude: hezurrik gabeko oliba berdeak, pepino txikiak, azenarioa eta tipula txikiak.

Oliba-olioaren ukitu batekin prestatuak daude, eta zapore berezia ematen die.

Apartak dira lagunekin edo familiakoekin partidaren edozein unetan partekatzeko, garagardoz, freskagarriz edo beste edari batez lagunduta.

Jateko prest daude; nahikoa da potoa irekitzea eta zerbitzatzea.

Arrautza frijituaren zaporeko patata frijituak

Imajinatu patata frijitu bat arrautza frijituan bustitzen ari zarela... haren gorringoa, haren puntilla, haren zapore berezia...

Gutizia ezin hobea lagunei partidaren egunean eskaintzeko, ez da hala? Eta hori guztia, patata frijitu bakar batean.

Probatu gure zaporetako patata berriak!

Saiheskia barbakoa-erara

barbakoa-saltsaz lagundutako haragiaren zapore osoa. Edukiontzian bertan kontsumitzeko eta partekatzeko.

Probatu saltsarekin jateko era berri hau, eta ondo pasatu Mundialeko zure jokalari gogokoenekin.

Fuetezko, txorizozko eta oilaskozko mini snackak

Fianbrez osatzen da askoren aperitibo gogokoena; hain dira zaporetsuak!

Fuetezko, txorizozko eta oilaskozko mini snack hauek bikainak dira aperitibo eta janaurreko gisa, zure lagunen gozamenerako.

Oilasko-hegal erreak

Mundialeko partidetan, limurtu zure adiskide eta familiakoak oilasko-hegal erreekin.

Ezin egokiagoak dira ontzitik bertatik jateko eta partekatzeko; saltsatan bustita jateko era berri bat.

Pintarolas txokolatinak

Selekzioaren partida ikusten ari zarela gozoren bat jan nahi baduzu, probatu txokolate esnedunezko snack gozo hau; une dibertigarrienetarako!

Mokadu bikaina da lagunarteko edo familiako joko, festa eta ospakizunetarako.

Produktu horrek ez du ez glutenik ez koloratzaile artifizialik.

Barbakoa pizza freskoa

Pizza gustatzen zaizue? Hemen duzue beti behar den klasiko bat: Haragiaren zapore osoa eta barbakoa-ukitu bat dituen pizza.

Momentuan zerbitzatzeko prestatutako plater bat, selekzioaren jokaldi bat bera huts egin gabe afaltzeko.

Beste gomendio batzuk

Zaporea eta gorputza dituzten garagardoak gustatzen bazaizkizu, gozatu Mundialaz gure Erreserbako eta Malta Bikoitzeko garagardoekin.

Alkoholik gabeko garagardoa nahiago baduzu, ordea, probatu Steinburg % 0,0 garagardo glutenik gabea; guztiontzako egokia.

Zeliakoak ere gogoan ditu Mercadonak, eta, haientzat, badaude Mercadonaren glutenik gabeko aperitiboak.