Refrescos Gold Spring Sin Gas Cero de Mercadona

Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarri Berriak

2017ko abuztuaren 04a

Udan, freskagarri bat hartzeko gogoz egoten gara sarri. Zergatik ez egin dietan pentsatzen ibili gabe? Aprobetxa itzazu orain Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarri Berriak. Eguneko edozein momentuan hartzeko moduko aukera goxoa.

Aukeratu gogokoen duzun Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarria

Gasik ez dute Gold Spring Freskagarriek, eta Zero dira, azukre erantsirik gabekoak dira eta. Udan freskatzeko aukera ezin hobea, zure dieta zaintzen duzun aldi berean.

Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarri guztien %35 zukua da. Zapore ezberdinetako 3 aldaera dituzu eskura, zure gogokoena aukera dezazun:

  • Angurriadun Gold Spring Zero: Freskagarri hau hartzean, angurriaren zapore freskoak inbadituko du zure zurrutada bakoitza.
  • Anana-Kokodun Gold Spring Zero: Aukerarik tropikalena, anana-zuku eta koko-ur kontzentratu handikoa.
  • Fruta-Fusiodun Gold Spring Zero: Sagarra, mahatsa, ahabia eta kiwia, zapore konbinazio zoragarri eta perfektuan uztarturik.

Gainera, edari hauek udako sasoian atsegingarriagoak izaten direnez, bi aleko packetan eskura ditzakezu orain Angurria eta Anana-Kokodun Gold Spring Freskagarriak; freskagarri bikain hauetako 4 litro ere edukiko dituzu beraz, eguneko edozein momentuan hartzeko prest.

Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarri Berriez nola gozatu

Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarriak ezin hobeak dira udako sasoian hartzeko, hala nola hondartzan, igerilekuan edo terraza batean, familiakoekin zein lagunartean.

Gainera, glutenik ez dutenez, zeliakoek ere har ditzakete edari hauek. Eta, batez ere, osasuntsuak dira, bai beren zuku kontzentratuagatik bai batere gasik, gantzik eta azukre erantsirik ez dutelako.

JGC LM SAk egiten ditu Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarriak, Daimielen (Ciudad Real) duen fabrikan, hain zuzen. Mercadonak espainiar enpresek ekoiztutako produktuen alde egiten duen apustuaren beste adibide bat.

Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarriak leku fresko batean edukitzea komeni da, eguzkiarekiko esposiziotik eta usain gogorregiengatik babesturik.

Onenean disfrutatzeko hotzak hartzea gomendatzen dizugu, bai eta zerbitzatu aurretik astintzea eta ondoren hozkailuan berriz ere gordetzea. Behin zabalik, 5 egunetan kontsumitzea gomendatzen da, beraien ezaugarri guztiez eta zapore paregabeaz gozatzeko.

Uda honetan, zure Gold Spring Gasik Gabeko Zero Freskagarri gogokoena aukeratu, eta goza ezazu edari fresko eta zoragarri.

Beste Zenbait Iradokizun

Hona hemen beste aukera bat, biziki osasuntsua ere eta kaloriatan baxuak diren dietetarako apropos-aproposa: Mercadonaren Landare-edariek eskainia. Hiru aldaeratan dituzu: oloa, arroza eta hurra.

Eta edari freskagarri baten bila bazabiltza, dasta itzazu Mercadonaren Esnedun Edari Hotzak, noiznahi hartzeko perfektuak eta oso zapore erakargarrietakoak: Kakao, Matcha Latte eta Mango Lassi.