Orain baduzu glutenik gabeko Puerto Dorado Garagardo berria gure Mercadona dendetan eskura, guztiontzat egokia den edari freskagarria, baita zeliakoentzat ere.
Zeliakoentzat pentsatutako garagardoa
Puerto Dorado Garagardo berri hau 33 cl-ko 6 latako pack zatigarritan merkaturatzen da. Honela, pack osoa har dezakezu, hala nahi izanez gero, edo soilik behar dituzun ale horiexek.
Zapore atsegineko garagardo honek %4,8ko graduazio alkoholikoa du. Ezin hobea da lagunekin elkartzen zarenean partekatzeko, bai eta otorduetan hartzeko ere.
Baina garrantzitsuena eta deigarriena hau da, ziur aski: Puerto Dorado Garagardo berriak ez du glutenik; zeliakoek ere kontsumitzeko modukoa da, beraz.
Garagardo hau ekoizten duen fabrikak Europako Zeliakoen Sozietateen Elkarteak (AOECS) ezarritako ELS estandarrak betetzen ditu, bere lizentzia zenbakiaren ondoan agertzen den galburu barratuak adierazten duenez.
Zeliakia duten pertsonekin Mercadonak hartutako konpromisoa
Badira 15 urte baino gehiago zeliakia duten pertsonekiko konpromiso bat hartzen hasi zuela Mercadonak, glutenik gabeko produktuak eskaintzearena, hain zuzen, kalitate eta segurtasuneko berme gorenaz, betiere. Urteak joan ahala, Mercadona konpromiso hau indartzen joan da arian-arian, ezaugarri hauetako gero eta produktu gehiago merkaturatuz.
Mercadonaren bezeroek egiazta dezaketenez, aintzat hartzekoa da glutenik gabeko eskaintzak izan duen hazkundea, 1.000 produktu baino gehiagokoa baita gaur egun.
Honela, Mercadonak merkaturatzen dituen elikagaien sorta guztiko %16a zeliakia duten kontsumitzaileentzako egokitzat hartzen da.
Etengabe hazten den glutenik gabeko produktuen zerrenda honi Glutenik gabeko Puerto Dorado Garagardo berria gehitzen zaio orain, bere zapore atsegin eta freskagarriaz goza dezazun.
Beste Zenbait Iradokizun
Bestelako edari freskagarri eta naturalen bila ari bazara, dasta itzazu Mercadonaren Zuku Freskoak, askotariko onurak dakartzaten fruta, barazki eta landareez eginak.
Glutenik gabeko Puerto Dorado Garagardo berriaren osagarri gisa, Mercadonaren Glutenik Gabeko Hostopil Ore Freskoaz egindako errezeta zoragarriak presta ditzakezu: jaki gazi zein gozoentzat egokia da, eta zapore eta testura bikainekoa.