Hurrak eta kakahueteak oinarri dituen postre berezi-berezia

Glutenik Gabeko hurrezko Tarta, karamelua eta kakahueteekin

2017ko irailaren 12a

Postreen zalea bazara, irudika dezakezun guztia gaindituko du Mercadonaren glutenik gabeko tarta berri honek. Hurrez egina dago, eta baditu karamelua eta kakahueteak, dastatzeari ezin eusteko moduko konbinazio zoragarria osatuz: hurrezko oinarria, turroi kremaz, karameluz eta kakahuete txigortuez lagundua, eta esnedun txokolatezko geruza fin bat, beste guztia estaltzen duena. Itxura ona, ezta? Ba zaporea askoz hobea da!

Glutenik gabeko hurrezko tarta, karamelua eta labekatutako kakahueteekin

Mercadonan ditugun postre zoragarrien artean, gozozale porrokatuei bereziki gozaraziko die glutenik gabeko eta karamelua eta labekatutako kakahuetedun hurrezko tartak. Ezin hobea da primerako bazkari bati amaiera bikaina emateko, ospakizun baterako, askari modura edo ordu artean hartzeko… Zeuk nahi duzunean!

Suediar gozogintzaren produktu hau, Torslandan (Suedia) ekoiztua, 600 gramoko edukiontzian merkaturatzen da, eta 8 edo 10 errazioz gozatzeko adinakoa da.

Glutenik gabe

Badira urte asko Mercadonak zeliakoen gizataldearekin konpromiso sendoa hartua duela. Horren ondorioz, tarta zaporetsu honek ez du glutenik; zeliakia gaixotasuna dutenentzat egokia da, beraz. Eta baita ere, bestalde, dieta begetarianoa jarraitzen dutenentzat.

Hala eta guztiz ere, bere osagai goxoen zapore guzti-guztia gordetzen du hurrak, karamelua eta kakahuetezko tarta honek.

Nola prestatu eta kontserbatu

Karamelu eta kakahuetedun hurrezko tarta desiragarri honetaz gozatzeko, nahikoa da produktua giro tenperaturan 40 minutuz desizoztea. Horren ondoren, zerbitzatzeko prest dago.

Hozkailuan 7 egunez gorde daiteke gehienez, 6 º C azpiko tenperaturan. Izozkailuan, - 6 ° C edo gutxiagoko tenperaturan, 30 egunez.

Zapore zoragarriko postrea, erraz-erraz prestatzen dena! Gutizia bat oparitu zure buruari, eta goza ezazu gaur bertan Mercadonaren glutenik gabeko tarta berriaz.

Beste Zenbait Iradokizun

Aurkeztutakoaz gain, glutenik gabeko tarta gehiago ditugu Mercadonan. Ez baduzu dagoeneko dastatu, Mercadonaren glutenik gabeko Limoi-Mousse Tartaz gozatzea proposatzen dizugu. Gure bezero guztiek hartzeko modukoa da, baita zeliakoek ere!