Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.
Glutenik gabeko helizeak, saltsa boloniar begetalarekin
2018ko azaroaren 09a
Saltsa boloniarra duen pasta-platera, baina haragirik gabea? Bai noski! Ezin egokiagoak dira Mercadonako saltsa boloniar begetalarekiko helize glutenik gabeak zeliakoentzat, begetarianoentzat eta, oro har, italiar sukaldaritzako plater gozo bat jan nahi duen edozeinentzat. Gainera, plater sendoa da, hotzari aurre egiteko oso aproposa.
Hain ezaguna duen zaporea lortzeko, osagai hauek dituen saltsa gozoa egiten zaio: tofu-kubotxoak, tomatea, azenarioa, tipula, baratxuria eta oreganoa.
1. Zuritu tipula, azenarioa eta baratxuriak, eta zatitu kubo txikitan.
2. Zatitu tofua kubo txikitan.
3. Berotu olio pixka bat kazola batean, eta frijitu barazkiak 15 bat minutuz, su ertainean.
4. Sueztitu tofua eta barazkiak 5 bat minutuz.
5. Gehitu tomatea eta oreganoa, eta kozinatu dena batera 10 bat minutuz.
6. Ipini ura irakiten eltze batean, eta egosi pasta (begiratu fabrikatzaileak gomendatzen duen denbora)
7. Bota gatza egosaldiaren erdi aldera, eta egositakoan, ez jarri pasta ur hotzetan; atera eltzetik paleta batekin edo matxarda batzuekin, edo iragazi xukaontzi edo iragazki batean, eta nahastu pasta saltsarekin.
8. Gehitu olio gordin pixka bat; bota gatza eta piperbeltza (errotakoa), eta gazta (norberaren gustura).
Nola prestatu Mercadonako pasta gluten gabea
Italiako Gravina in Puglia hirian egiten dira Mercadonako helize begetal gluten gabeak, lehengaiak arreta handiz aukeratuta. Ez dute batere glutenik; beraz, zeliakoek ere jan ditzakete.
Glutenik gabeko produktuak egiteko berariaz prestatutako establezimendu batean egiten da. Horregatik dauka ELS ziurtagiria (Europako Baimen Sistema), zeina AOECS Europako Zeliakoen Elkarteen Bilguneak erregulatzen baitu.
Gustura jango zenukeela glutenik gabeko aperitibo gozo bat? Piko gluten gabeak, ezin egokiagoak saltsatan bustita jateko edo zure pintxorik kurruskarienei laguntzeko; familia osoak jan ditzake, laktosarik ere ez baitaukate.
Proba itzazu Mercadonako dilista-hummus zaporetsuarekin: humus horrek ere ez dauka glutenik eta, gainera, oso gozoa egoten da azenarioa eta apioa, makilatxotan ebakita, gehituz gero.
Elkarretaratzeak, topaketak, bazkariak eta afariak egiteko garaia dira Gabonak; une ahaztezinak igarotzen ditugu senideekin eta lagunekin. Hori dela eta, haiek ahalik eta ondoen zaintzea komeni da, batez ere anfitrioiak bagara.
Badaezpada, jai hauetan bazkaltzen edo afaltzen gonbidatuak badituzu ere, Mercadonan errezeta-sorta zaindu bat prestatu dugu, maite dituzunak harrituta utz ditzazun.
Udazkenean sartu ahala, gero eta gehiago gustatzen zaizkigu koilaraz jateko plater beroak, tenperatura-jaitsiera arindu eta negurako prestatzen baikaituzte.
Minestrone zoparen errezeta aparta aurkezten dizugu, nagusi barazkiekin egina. Zopa tradizionala da, zapore eta testura-konbinazio ugarikoa, etxean bertan presta daitekeena. Oso erraza da.
Ikusi bideoan, pausoz pauso, minestrone zopa prestatzeko errezeta
Askari beldurgarri bat prestatzen ikasi nahi duzu? Halloweeneko galleta hauekin harrituta utziko dituzu senideak eta lagunak, bai helduak, bai etxeko txikiak.
Anima zaitez, eta egin mamu-itxura duten gaileta hauek. Erraz-erraza da, batez ere pausoz pausoko gure gida erabiliz. Ikusiko duzu: goxo-goxoak dira!
Ikusi bideoan, pausoz pauso, Halloweeneko galletak prestatzeko errezeta