Mercadonako saltsa boloniar begetalarekiko helize glutenik gabeak, plater gozo askoa, egoki-egokia zeliakoentzat eta begetarianoentzat.

Glutenik gabeko helizeak, saltsa boloniar begetalarekin

2018ko azaroaren 09a

Saltsa boloniarra duen pasta-platera, baina haragirik gabea? Bai noski! Ezin egokiagoak dira Mercadonako saltsa boloniar begetalarekiko helize glutenik gabeak zeliakoentzat, begetarianoentzat eta, oro har, italiar sukaldaritzako plater gozo bat jan nahi duen edozeinentzat. Gainera, plater sendoa da, hotzari aurre egiteko oso aproposa.

Hain ezaguna duen zaporea lortzeko, osagai hauek dituen saltsa gozoa egiten zaio: tofu-kubotxoak, tomatea, azenarioa, tipula, baratxuria eta oreganoa.

Ikus ezazu "Mercadonako saltsa boloniar begetalarekiko helze glutenik gabeak" errezetaren bideoa:

Lau lagunentzako osagaiak:

  • 400 g pasta gluten gabea
  • 1 poto tomate frijitu (artisau-errezeta)
  • 1 pakete tofu
  • 1 tipula lehor
  • 1 azenario fresko
  • 2 baratxuri-ale
  • 5 g oregano
  • 50 g gazta-hauts, pastarako berezia
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Piperbeltz beltza

Pausoz pauso:

1. Zuritu tipula, azenarioa eta baratxuriak, eta zatitu kubo txikitan.

Paso 1 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

2. Zatitu tofua kubo txikitan.

Paso 2 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

3. Berotu olio pixka bat kazola batean, eta frijitu barazkiak 15 bat minutuz, su ertainean.

Paso 3 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

4. Sueztitu tofua eta barazkiak 5 bat minutuz.

Paso 4 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

5. Gehitu tomatea eta oreganoa, eta kozinatu dena batera 10 bat minutuz.

Paso 5 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

6. Ipini ura irakiten eltze batean, eta egosi pasta (begiratu fabrikatzaileak gomendatzen duen denbora)

Paso 6 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

7. Bota gatza egosaldiaren erdi aldera, eta egositakoan, ez jarri pasta ur hotzetan; atera eltzetik paleta batekin edo matxarda batzuekin, edo iragazi xukaontzi edo iragazki batean, eta nahastu pasta saltsarekin.

Paso 7 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

8. Gehitu olio gordin pixka bat; bota gatza eta piperbeltza (errotakoa), eta gazta (norberaren gustura).

Paso 8 Hélices sin gluten con boloñesa vegetal

Nola prestatu Mercadonako pasta gluten gabea

Italiako Gravina in Puglia hirian egiten dira Mercadonako helize begetal gluten gabeak, lehengaiak arreta handiz aukeratuta. Ez dute batere glutenik; beraz, zeliakoek ere jan ditzakete.

Glutenik gabeko produktuak egiteko berariaz prestatutako establezimendu batean egiten da. Horregatik dauka ELS ziurtagiria (Europako Baimen Sistema), zeina AOECS Europako Zeliakoen Elkarteen Bilguneak erregulatzen baitu.

Beste gomendio batzuk

Hilabete hotzenei aurre egiteko, hau dugu pasta gluten gabearen beste errezeta on-on bat: espageti gluten gabea, marinel-saltsarekin. Eta eguneroko otorduetarako ideia bila bazabiltza, hona gure errezeta-bilduma.

Gustura jango zenukeela glutenik gabeko aperitibo gozo bat? Piko gluten gabeak, ezin egokiagoak saltsatan bustita jateko edo zure pintxorik kurruskarienei laguntzeko; familia osoak jan ditzake, laktosarik ere ez baitaukate.

Proba itzazu Mercadonako dilista-hummus zaporetsuarekin: humus horrek ere ez dauka glutenik eta, gainera, oso gozoa egoten da azenarioa eta apioa, makilatxotan ebakita, gehituz gero.