Glutenik gabeko %0,0 Steinburg Garagardo berria, zeliakoentzat egokia

Glutenik gabeko %0,0 Steinburg Garagardoa

2017ko urriaren 18a

Ezagutu Glutenik gabeko %0,0 Steinburg Garagardo berria, guztiek goza dezaketen garagardo freskagarria.

Guztiontzako garagardoa

Bi edukiontzitan merkaturatzen da Glutenik gabeko %0,0 Steinburg Garagardo berria: 25 cl-ko 6 botilatxodun pack-a eta 33 cl-ko 6 latadun pack zatigarria.

Garagardo honek oso zapore atsegina eskaintzen du, %0,0 alkohol duen bitartean. Bikaina da lagunartean edo otorduetan gozatzeko.

%0,0 Steinburg Garagardo berriak, gainera, ez du glutenik; zeliakia dutenek ere har dezakete, beraz. Hotz zerbitzatzea gomendatzen da.

Mercadona eta zeliakia dutenekiko horren konpromisoa

Badira 15 urte baino gehiago Mercadonak zeliakia dutenen aldeko konpromisoa abiatu zuela, glutenik gabeko produktuak eskaintzeko.

Denborarekin, handitzen joan da Mercadonaren glutenik gabeko produktu sorta, zeliakia duten pertsonei kalitate eta elikadura segurtasun gorenak eskainiz, betiere. Gaur egun, Mercadonaren 1.000 produktu baino gehiago dira glutenik gabeak.

Honela, Mercadonaren elikagai-sorta guztiaren %16 kontsumitzaile zeliakoentzat egokia da.

Eta orain, Glutenik gabeko %0,0 Steinburg Garagardo berriak konpromiso honekin bat egiten du, nahi duen guztiak garagardoaren zapore zoragarriaz gozatzerik izan dezan.

Egoera hoberenean kontserbatzeko, toki fresko eta lehorrean gordetzea komeni da, eguzkiaren izpietatik babesturik eta usain gogorretatik bereizirik.

Beste Zenbait Iradokizun

Mercadonan proba dezakezun beste garagardo bat Glutenik gabeko Puerto Dorado garagardoa da, zeliakoentzat egokia hau ere.

Azkenik, Glutenik gabeko %0,0 Steinburg Garagardo berriarekin hartzeko, proba itzazu Mercadonaren Glutenik gabeko gosegarriak. Snack Konbinatuak eta Ketchup Zaporeko Stick-ak. Zoragarriak: ezingo diozu jateari eutsi.