Ezagutu Tsatsikia, jogurt grekoz egindako saltsa bat, plater askorekin jateko ondo datorrena.

Gehitu Tsatsikia zure platerei. Ezagutzen duzu jogurt-saltsa greko hori?

2020ko urriaren 30a

Ezagutzen al duzu Tsatsikia? Jogurt grekoz egindako saltsa bat da, eta modu askotara jan daiteke, ondo baitator plater askorekin. Zure menuei ukitu desberdina eman nahi badiezu, erabil ezazu.

Tsatsikiaren ezaugarriak

Mercadonaren Tsatsiki bat da; jogurt grekoa, pepinoa eta mendafina ditu osagai nagusi. Gainera, oliba-olioa eta espeziak ere baditu.

Dieta mediterraneoaren onura guztiak ditu, eta jogurt grekoaren zaporea, gainerako elementuek ñabartuta. Testura krematsua du, eta kolore zuria, pepinoaren ukitu berde batzuekin.

Gainera, glutenik gabeko produktua denez, egokia da begetarianoentzat eta zeliakoentzat, eta kontsumitzeko prest dago. Hozkailuan gorde besterik ez da egin behar.

Saltsa grekoa, Balkanetako herrialdeetan ohikoa

Jogurt grekoa oinarri duen saltsa hori ohikoa da Grezian, baina turkiar eta bulgariar sukaldaritzan eta, oro har, Balkanetako herrialde guztietako sukaldaritzan ere hartzen da, zenbait aldaerarekin. Hainbeste lekutan jaten denez, gustu guztietarako bertsioak garatu dira.

Nola jaten da Tsatsikia?

Gure Tsatsiki saltsa ezin hobea da hainbat platerekin batera hartzeko. Gozoagoak egin zure entsaladak eta platerak, busti barazki gordinak edo ogi txigortua, zabaldu ogitarteko eta sandwichetan eta erabili haragi- edo arrain-errezetetan.

Hartu kontuan proposamen goxo hauek:

  • Oilaskoaren eta cherry tomatetxoen broxeta batzuei laguntzeko.

Texto 1 Imagen Tsatsiki

  • Letxugaz, feta gaztaz, oliba beltzez, tipula gorriz eta tomatez osatutako entsalada arin bat ontzeko.

Texto 2 Imagen Tsatsiki

  • Hainbat barazki gordin bustitzeko: apioa, azenarioa, piper gorria edo pepinoa.

Texto 3 Imagen Tsatsiki

  • Wrap-mota guztiak ontzeko. Gure proposamena: wrap eran biribildutako gari-tortillak oilasko naturalarekin, tomate zatituarekin eta errukularekin.

Texto 4 Imagen Tsatsiki

Beste gomendio batzuk

Probatu dituzu gure gari-tortilla txikiak? Hona hemen zure afari berritzaileenetarako ideia batzuk.