Mercadonaren dendan duzu jada Crocanrol berria, gozo askoa: gazta onduko mokadu kurruskaria, gari-semolazko pasta zaporetsu batean bildua, birrineztatua, kurruskatsua... Harrituta utziko zaitu.
Gazta onduko Crocanrola, edonorekin partekatzeko
Aurtengo udako zure aperitiborik estimatuenetako bat izango da Mercadonaren Crocanrola. 300 gramoko pakete praktiko eta erosotan dago salgai (11-13 ale paketeko).
Lagunekin eta senideekin partekatzeko egoki-egokia. Primerakoa snack gisara hartzeko, edo afari-bazkarien lagungarri.
Mercadonaren Crocanrol berriaren sekretua zein den? Barruan daraman gazta onduaren eta hura estaltzen eta haren zaporea areagotzen duen gari-semolazko pastaren arteko nahaste zoragarria. Gainera, mokadu bakoitzean igarriko duzun birrineztatze kurruskaria darama Mercadonaren Crocanrolak.
Nola prestatzen da gazta onduko Crocanrola?
Izozkailutik atera eta zuzenean jarri behar da berotzen zartaginean edo frijigailuan; beraz, ez dago aurrez desizoztu beharrik, eta oso erosoa da.
Ipini Crocanrolak zartagin edo frijigailu batean, olio bero eta ugaritan (180 °C bat gradu). Ez jarri berotzen Crocanrol guztiak batera; hobe da aldiko bospasei botatzea, eta bizpahiru minutuz frijitzea.
Gazta onduko Crocanrol guztien azala homogeneoki gorritzeko, sarri eman bueltak olio berotan frijitzen ari direla.
Mercadonaren gazta onduko azken Crocanrolak frijitzean, itxaron minutu bat gonbidatuei zerbitzatu aurretik.
Primerako snacka da gazta onduko eta birrineztatze kurruskariko crocanrol berria, aurtengo udan lagunekin edo senideekin bazkaldu edo afaldu aurretik aperitibo gisara zerbitzatzeko, edo plater nagusien lagungarritarako. Harrituta utziko zaitu aperitibo kurruskari honek mokadu bakoitzean.
Beste gomendio batzuk
Zure platerei beste osagai gozo, kurruskari eta erraz prestatzeko bat gehitu nahi badiezu, hor dituzu Mercadonaren patata-zatiak, frijitzeko edo labera sartzeko prest.
Askotariko aperitiboak prestatu nahi edo zizka-mizka batzuk afaldu nahi badituzu, ikusi Mercadonaren udako aperitiboak, partekatzeko egoki-egokiak.