Ezagutu Gabonetako denboraldirako prestatu dugun Gabonetako gozokien aukera zabalena.

Nork egin diezaieke uko gure Gabonetako gozokiei?

2023ko urriaren 26a

Gabonetako Gozokiak belaunaldiz belaunaldi jaso dugun tradizio aberatsaren parte dira. Poza eta zaporea ekartzen dizkigute urtero egun berezi hauetako bazkalondo eta afalondoetan. Irudika dezakezu gozorik gabeko Gabonik? Ez, ezta?

Horregatik, gure Gabonetako Gozokiak garaiz iritsi dira, gabon-giroaz goza dezazun haien zapore eta testura paregabeari esker. Eduki itzazu prest garai hauetako bisita kutun eta tipikoetarako.

Hala ere, batzuk ez ditugu Gabonetan bakarrik ekartzen. Izan ere, haietako batzuk urte guztian aurki ditzakezu; besteak beste, gure bonboi bikainak.

Gabonetako Gozoki-aukera Mercadonan

Barkillo eta galletak

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Bere horretan edo te- nahiz kafe-kikara batekin batera har ditzakezu, gure barkillo eta galletak inoiz modaz pasatzen ez diren eutsi ezineko plazera baitira. Ezagutu gure aukera zabala, eta hautatu gogokoen duzuna:

  • Karamelu- eta jengibre-galletak: zapore tipiko eta ausarten konbinazio arrakastatsu hau errepikatu dugu aurten. Karameluaren zapore gozoa jengibrearen bizigarriarekin. Gozoa eta espeziatua aldi berean. Zerbitza itzazu zure Gabonetako mahaian!
  • Almendra- eta txokolate-galletak: publiko guztiei gustatuko zaien nobedadea. Testura fina eta arina du, eta zapore-konbinazio bikaina: almendra eta txokolate beltza.
  • Kakao- eta hur-kremaz betetako barkilloa: jende guztia konkistatzen duen barkilloa, haren zapore eta testura paregabeei esker. Snack bizkor gisa har dezakezu, edo postre berezi moduan zerbitzatu: beti asmatuko duzu!
  • Turroi-kremaz betetako barkilloa: tradizioa eta Gabonetako zaporea omentzen dituen gozokia. Almendra-turroi bigunez beteta dago, gozoaren eta kurruskariaren arteko konbinazio onena eskaintzeko.

Eta pasta eta galleten zaleentzat, gure galleta- eta barkillo-aukerak eta pasta-aukera ditugu.

Txokolatezko gozoak

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Txokolatearen eta gutizia zaporetsuenen zaleentzat. Hauek dira haurren eta heldu askoren txokolatezko gozo gogokoenak.

  • Abendu-egutegiak: bi egutegi desberdin, txokolate esnedunezko figurekin. Bizarzuriren motiboak ditu batak, eta, besteak, Jaiotzakoak.
  • Bizarzuriren figura: hemen da berriro txokolate esnedunezko figura klasiko eta maitagarri hau, Bizarzuriren forma duena.
  • Txokolate esnedunezko askotariko bola eta figurak: bueltan dira berriro, dasta ditzazun, edo zuhaitza apaintzeko erabil ditzazun.
  • Piruletak: txikienentzat, txokolate esnedunezko piruletak, Gabonetako irudiekin (elur-oreina, Bizarzuri eta elur-panpina).

Gozo tradizionalak

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Jai hauetan, tradizioa da nagusi, eta erabateko gozamena da mazapanak eta beste gozo klasiko paregabe batzuk jan ahal izatea.

  • Mazapan-figuratxoak: ezin dira falta izan jai hauetan, aspalditik baitaude gure artean. Bilgarri indibidualetan datoz, errazago banatu ahal izateko mahaian. Sotoko mazapanak ere baditugu.
  • Santu-hezurrak: Gabonetako ohiko mazapan-gozoa, tututxo-formakoa eta gorringo-gozoz betea; bilgarri indibidualetan dator.
  • Cádizko ogia: Andaluziako hiri horretako ogi gozo hau, gorringo-gozoz eta batataz betea, famatua da Espainia osoan; hau ere ezin da falta izan jai hauetan.
  • Almendra turroiz barrubeteak: Gabonetan itzultzen den gozoetako bat da hau ere. Une maitagarriak ekartzen dizkigu gogora.

Eta pinazi eta azukre-almendrak ere ezin dira falta izan zure bazkalondo eta afalondoetan. Eta ikatz gozoa etorri bazaizu burura, badugu hori ere!

Panettoneak

Itzuli dira gure Panettoneak, hainbeste gustatzen zaigun testura harro horrekin. Bi aukera dituzu. Bazenekien? Klasikoa eta txokolatezkoa!

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Turroiak

Bueltan dira gure betiko turroiak, eta zure Gabonetako gozoki-aukera aberastuko duten nobedadeekin datoz. Probatu gure aukera zabala: klasikoak, txokolatezkoak, zaporedunak eta zenbait nobedade.

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Bonboiak

Urte guztian har ditzakezu, baina bereziki ongi sartzen dira Gabonetan. Gure Bonboiak aukera bikaina dira maite dituzun horiekin partekatzeko egun hauetan, eta edozein unetan gozagarri bat hartzeko.

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Erroskak

Gure Errosken familia ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Gure 5 barietateetatik zein duzun gustukoen dakizunean, zerbitza ezazu Gabonetako mahaian: zenbait zaporetako betegarridunak, betegarri gabeak, glutenik eta laktosarik gabeak...

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Gabonetako enborra eta polboroiak

Barruan daramate Gabonetako betiko zaporea gozo hauek ere: Gabonetako enbor trufaz barrubetea eta txokolatez bustia, eta gure polboroi eta mantekado tradizionalak, hainbat motatakoak.

Surtido de Dulces de Navidad de Mercadona.

Beste gomendio batzuk

Harrituta utziko zaitu gure Fussion txokolate-tableten zaporeak.

Cocolizze bonboiekiko postre gozoen hiru errezeta prestatzen irakatsiko dizugu.

Kontsultatu zer plater prestatzen ditugun zuretzat Jateko Prest atalean eta zer dendatan irekiko den atal hori.