Gabonik tradizionalenak bizi itzazu Mercadonak mimo guztiarekin prestatu dituen turroiekin, hala nola almendrazko turroia –gogorra eta biguna- eta txokolate kurruskarizkoa. Aurten, gainera, beste zapore zoragarri batzuk ere aurkituko dituzu Mercadonan, krema katalanezkoa eta ahabia eta marrubidun jogurtezkoa, esate baterako.
Dagoeneko guztiak dastatu dituzu?
- Turroi Gogorra
Almendra txigortuez eginda dago %60an, eta kalitate goreneko eztiz %18an. Banaka bilduriko 2 tabletadun kutxatiletan aurkezten da.
- Turroi Biguna
Almendra txigortuez eginda dago %66an, eta eztiz %12an. Turroi suabe eta zaporetsu honen barruan, horzkada bakoitzari ukitu kurruskaria emango dioten hur zatitxoak daude. Tableta bana gordetzen duten kutxatiletan aurkezten da.
- Txokolate Kurruskarizko Turroia
Esnedun Txokolate eta zerealezko turroia dugu hau, almendra eta hurrez egina %17an, eta zereal kurruskariez %14an. Txokolatea gehien maite dutenentzat pentsatutako turroi goxo eta zaporetsua.
- Kakahuete Frijitu eta Eztidun Txokolatezko Turroia
Txokolatezko turroi krematsu eta gozoa eztiz estalitako kakahuete frijituen zapore gaziarekin konbinatzen da hemen. Ukitu berezi bat.
- Krema Katalanezko Turroia
Turroi zoragarri hau estaltzen duen karameluzko geruza fin eta kurruskariak azukre txigortuaren ukitua ematen dio.
- Ahabia eta Marrubidun Jogurtezko Turroia
Ahabia eta marrubi zatitxoak dituen jogurtezko turroi krematsu eta gozoa, txokolate beltzaz estalirik. Zaporearen abangoardian.
- Gaileta eta Pasta askotariko sortak
Eguneko edozein momentu da ona Mercadonaren gaileta eta pasta sortez gozatzeko. Gustu guztietarako formak eta zaporeak biltzen dituen askotariko sorta aurkituko duzu, bi erretilutan banandurik, bere kontserbazioa askoz errazagoa izan dadin. Eta goza ezazu poltsa eroso batean aurkezten diren mini-barkillo eta gailetez ere.
Beste Zenbait Iradokizun
Ospakizun hauetan, emaiozu kapritxo bat zure buruari. Break bat egin zure egunerokoan, eta Mercadonaren Kinoadun Tokke Beltzezko barratxo berriekin goza ezazu momentua: txokolate beltza maite duten guztiak zorioneko izango dira. Eta postreak gustuko badituzu, ezingo diozu eutsi karameludun almendrak eta kakahueteak dituen Mercadonaren glutenik gabeko Tarta berriari.