Aurtengo Gabonetan, gogoratu gonbidatuei arrain ketuak, gazituak eta arrain-kontserbak eskaintzea. Hona aukera eder bat.

Gabonetarako aperitibo bikainak

2018ko azaroaren 23a

Ate joka ditugu Gabonak. Hori dela-eta, aperitibo-sorta ederra prestatu du Mercadonak. Ez galdu aukera! Gabon jaietarako bereziki pentsatuak dira.

Izan ere, hasierakoak oso kontuan hartu behar dira Gabonetan: ezinbestekoak dira familiaren edo lagunen arteko otorduetan, eta plater nagusiei ekiteko prestatzen dizkigute gorputza eta gogoa.

Aurtengo Gabonetan otorduren bat prestatu behar baduzu, badakizu eskura dituzula Mercadonako arrain ketuak eta gazituak eta arrain-kontserbak, zaporetsuak eta prestatzen errazak. Ez dira haserre izango zure gonbidatuak!

Bideo honetan dituzu Mercadonako aperitiboak eta haiek aurkezteko zenbait iradokizun:

Gehien gustatzen zaizkizun jakiak hautatu dizkizugu egun seinalatu horietarako: arrain ketuak eta gazituak eta arrain-kontserbak:

Ubago izokin ketua, biko paketean

Hasierako klasikoen artean, ba ote klasikoagorik izokin ketua baino? Era askotara jan dezakezu: hutsa, mokadu gazi edo gozo modura, kanapeen osagai nagusi gisa, ahuakate-biribilkietan... Nahi duzun erara! Ez jarri mugarik irudimenari, eta utzi gonbidatuak aho zabalik aperitibo gozo hau eskainita.

Hasierako egoki-egokia da biko paketean datorren izokin ketua, prestaera tradizionalekoa. Gainera, xerra fin-finetan saltzen denez, oso erraza da aperitiboak prestatzea. Pakete bakoitzean gutxi asko 200 gramoko bi ale egon ohi dira.

Salmón ahumado Aperitivos

Hacendado antxoa-xerrak oliba-oliotan

Hona Gabonetan ia ezinbestekoa dugun beste aperitibo bat. Kristalezko ontzi eroso batean (55 gramo; pisu garbia, xukatu ondorengoa) saltzen dira Hacendado oliba-oliotako antxoa-xerrak. Oso maneiagarria da ontzia, eta banan-banan atera daitezke antxoak.

Apropos-aproposak txigorkiak, kanapeak, mozzarella-bolatxodun pintxoak eta hamaika plater berezi eta aperitibo prestatzeko.

Filetes anchoas Aperitivos

Atun argia oliba-oliotan

Huts egiten ez duen aukera: Kristalezko ontzi eroso batean (140 gramo, xukatu ondoren) saltzen dira oliba-oliotako atun argiaren solomoak. Oso maneiagarria da ontzia, eta banan-banan atera daitezke solomoak. Mokadutxo gisa presta ditzakezu, atunari arrautza gogortua eta cherry tomatea gehituz.

Atún claro Aperitivos

Txipiroi beteak

Erraz irekitzen den lata obalatutan (72 gramo, xukatu ondoren) saltzen dira ekilore-oliotako txipiroi bete osoak.

Osorik edo zatituta zerbitza daitezke, aperitibo gozo gisa; bereziki egokiak dira ireki eta zuzenean jateko, edo kanapeak prestatzeko. Izugarri gustatuko zaizkie zure gonbidatuei.

Chipirones rellenos Aperitivos

Aurtengo Gabonetan, eskura eduki beti gure aperitibo gozoak: arrain ketuak eta gazituak eta arrain-kontserbak. Ireki eta kontsumitzeko prest daude produktu horiek, hasierakoak prestatzen minutu bat bera ere gal ez dezazun.

Beste gomendio batzuk

Hasierako horiekin edateko, berriz, Wild Panther cidera proposatzen dizugu: edaten erraza, suabea..., primerakoa aperitibotarako.

Eta nahiago baduzu, Mercadonako garagardo hauetakoren bat hauta dezakezu.