Badatoz berriz Gabonak, beren postre tradizionalekin. Aukera zabala eskaintzen dizugu, bazkari eta afarien une gorena benetan berezia izan dadin, beti zure eta zure gonbidatuen nahierakoa.
Gabonetako zer postre aurkitu ditzakegu Mercadonan?
Txokolate eta Karameluzko postrea
Testura desberdineko hiru geruzako postrea: karameluzko eta txokolatezko geruza bana eta galletazko oinarria.
Hiru Txokolateko postrea
Testura desberdineko hiru geruzako postrea, txokolate-zapore bizikoa.
Karameluzko Coulant-a
Karameluzko bizkotxo guria, karamelu likidoz betea.
Kontsumitzeko modua: atera plastikozko poltsatik, kendu papera eta sartu mikrouhin-labean 20 segundoz potentzia maximoan. Izozkiarekin zerbitza daiteke.
Txokolatezko Coulant-a
Txokolatezko bizkotxo guria, txokolate likidoz betea.
Kontsumitzeko modua: atera plastikozko poltsatik, kendu papera eta sartu mikrouhin-labean 20 segundoz potentzia maximoan. Izozkiarekin zerbitza daiteke.
Gabonetako enborra
Osaera:
- Barrualdea: banilla zurizko bizkotxo biribildua, trufaz betea.
- Gainetik estalki beltz marraduna darama, zuhaitz-enborraren itxurakoa, eta Gabonetako irudien forma duten txokolate zurizko bi txaparekin apainduta dago. Dekorazioa osatzeko, txokolatezko zereal kurruskariekin egindako bolatxo gorriak, azukre-maluta zuriak eta azukrezko arbolatxo berdeak ere baditu. Gainera, aurten, txokolatezko makila zuri-gorri bat ere badu, Gabonetan ohikoa dena eta haurrei asko gustatuko zaiena.
Kontsumitu aurretik, honela desizoztu behar da, gutxi gorabehera:
- 4 ordu hozkailuan
- 2 ordu eta 30 minutu giro-tenperaturan
- Desizoztu ondoren, ez izoztu berriro.
Turroi-krema
- Likore-krema gozo eta suabea
- Zerbitzatu oso hotz edo izotzarekin
- Ez konbinatu edari zitrikoekin edo produktu azidoekin.
Marrubizko Kremazko Tekila
- Fruta-gustuko likore-krema suabea
- Zerbitzatu oso hotz edo izotzarekin
- Ez nahastu beste edari batzuekin
Beste gomendio batzuk
Eta bazkalondoak goxatzeko, ez dago Gabonetako gozokiak jatea bezalakorik. Jai-egunetako edozein une gozatzeko ezin hobeak.