Tronco de Navidad y polvorones de Mercadona

Gabonetako Enborra eta polboroiak: tradiziorik goxoena

2016ko abenduaren 19a

Erarik gozo eta tradizionalenean bizi itzazu Gabonak, betiko zaporeak gogoratuz eta zure gonbidatuak etxean bezala sentitzea lortuz.

Aurten Gabonetako Enbor zoragarria aurkituko duzu berriz ere Mercadonan, trufaz beteriko bainilla bizkotxoa duena barrutik, eta Gabonetako apaindurazko txokolatezko estaldura gainetik.

Mercadonaren mantekatu eta polboroiek haurtzaroa gogoraraziko dizkiete tradizioak maite dituztenei, beren almendra zaporeaz, etxeko erara eta limoiz egindako mantekatuez… edota koko bolatxoez. Gozo-gozoak!

Trufadun Gabonetako Enborra ezagutu

Gabonetako Enbor berri bat jartzen dizugu aurten eskura, iazko txeratasun eta kalitate berberaz, baina akabera are indartsuago eta zaporetsuagoko emaitza lortuz.

Barnean trufaz beteriko bainilladun bizkotxo kiribildua dugu, eta azalean txokolate geruza bat, honelaxe apaindua: txokolate zuria, alde batetik, Gabonetako zuhaitzaren motiboan; beltza, “Felices Fiestas” osatzen duten hizkiak egiteko; eta zuria, berriz ere, Gabonetako izarrean, kolore gorri bizikoa bestalde.

Azukre bigunezko oreaz egindako konfetiaz borobiltzen da enborra: izei txikietan aurkitzen dugu, hain zuzen, baita Gabonetako makilatxoetan eta elur malutetan ere.

Polboroi eta mantekatu tradizionalik gabe, Gabonik ez

Tradizioez gozatzen duten ahosabaiek beren haurtzaroa aurkituko dute Mercadonako polboroietan: almendraren, etxeko erara egindako mantekatuen, limoi-mantekatu zoragarrien eta glutenik ez duten koko-bolatxoen zaporeaz gozatzean, hain zuzen.

Familiartean disfrutatzeko plazera.

Beste Zenbait Iradokizun

Bestetik, ez ahaztu zure gonbidatuei Hacendado turroi zoragarriak eskaintzen postre gisa: glutenik gabeko 6 aukera dituzu eskura, familian gozatzeko.

Gabonetako Gaileta eta Pasta Sortak atera ditzakezu ere, bihotzeko festa hauetan familia guztiarekin batera partekatzeko aukera liluragarria baitira.