COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Mercadonako plater prestatuak eta ardoak, Gabonetan lagunekin afari inprobisatu bikain bat egin dezazun.

Gabonetako afari bat inprobisatzeko ideiarik onenak

2018ko abenduaren 04a

Gabonetan afari inprobisatu bat prestatzea egokitzen bazaizu, behar duzun guztia daukagu: oilasko bete eta hummus-plater prestatuak, gozo askoak, eta ardo-aukera bikaina, afari gogoangarri bat presta diezaiezun lagunei.

Afari inprobisatu gozo-gozoa, Mercadonako plater prestatuei eta ardoei esker

Behar baino denbora gehiago gal ez dezazun eta denek afariaz goza dezaten, honako menu espres hau proposatzen dizugu:

Oilasko beteak eta oilasko-iztertxoak

Oilasko plater prestatu hauek dituzu aukeran:

  • Eskuz hezurgabetutako oilasko errea, urdaiazpikoz, gaztaz eta arrautzaz betea.
  • Eskuz hezurgabetutako oilasko errea, aranez, mahaspasaz eta intxaurrez betea.
  • Oilasko errearen iztertxoa, brie gaztaz eta tipula karamelizatuz betea.

Xerratan ebakita, hasierako gisa jan ditzakezu, hotz daudela, edo bero, hornigai eta saltsarekin. Harrituta utziko zaituzte haien betegarri gozoek.

Primerakoak dira bazkaritarako edo afaritarako, baita otordu arteko zizka-mizkatarako ere, oso fin ebakita.

Platos preparados pollo para cena navideña.

Mercadonako hummusa

Mercadonako hummusa garbantzuz eginiko pure gozo askoa da, egoki-egokia familiarekin edo lagunekin afari batean jateko. Garbantzu egosien, oliba-olioaren, limoiaren, baratxuriaren eta tahinaren konbinazio orekatu bat da.

Bi aukera hauek dituzu:

  • Hummusaren errezeta klasikoa.
  • Hummusa pikillo-piper erreekin.

Era askotara jan daiteke hummusa:

  • Egokia saltsa moduan jateko: barazki gordinekin, artozko triangeluekin edo ogi txigortuarekin.
  • Primerakoa ogitarteko, sandwich, mokadutxo eta txigorkietan zabalduta jateko.
  • Haragi- eta arrain-plateren osagarritarako.
  • Entsalada gozoagoak egiteko.

Platos preparados hummus de Mercadona para cena navideña.

Ardoak

Gainera, ardo-aukera ona eta zabala duzu, guztiak ere apropos-aproposak menu inprobisatu horretarako:

  • Lambrusco gorria: Italiako ardo apartsu gustagarria, mundu osoan ezaguna.
  • Dulzze verdejo frizzantea: fina eta txinpartatsua, verdejo mahatsaz egina, alkohol-graduazio txikikoa (% 5,5eko bolumena).
  • Armónico Gran Selección ardoa: garnatxaren eta merlotaren konbinazioz egina.

Vinos de Mercadona para cenas navideñas.

Beste gomendio batzuk

Denbora sobran baldin baduzu, sukaldean aritu nahi baduzu eta zure platerek gonbidatuak harrituta uztea nahi baduzu, hona gure errezetak.

Eta otorduetarako garagardoa nahiago baduzu, hona gure aukera zabala.