Gabonetako izpirituak partekatzera garamatza guztiok… hortaz, parteka itzazu gure litxarreriak ere! Orain, Hacendado Diverxuxes-ekin, festa gozo-gozoak goza ditzakezu.
Hacendado Diverxuxes-ak zer diren
Hacendado Diverxuxes gozoki eta litxarreria sorta oso-osoa eta dibertigarria dugu; gustu guztietarako ona!
Era guztietako litxarreria zoragarriz osatuta dago Hacendado Diverxuxes poltsa: gozoki bigunak, gomazko mizkinkeriak, gozoki trinko eferbeszentea, Hotzikara, Marrubizko mizkinkeria gozoa, etab.
Zergatik mundu guztiak nahi dituen Hacendado Diverxuxes-ak
Hacendado Diverxuxes-ak Glutenik gabekoak direnez, jende gehiagok jan ditzake, pertsona zeliakoak barne.
Gainera, nahiz eta Hacendado Diverxuxes-ak poltsa eroso eta praktiko batean etorri, poltsa horren barruko litxarreria eta gozoki bakoitzak badu ere bere berezko bilgarria. Honela aurkeztuak izanik, gustukoen duen horixe har dezake norberak; eta zerbait uzten baduzu beste egun batean jateko, hobeto mantenduko da.
Hacendado Diverxuxes-ak ezin hobeak dira Gabonetarako, festa kutun hauetan zehar edozein abagune gozotu eta gozatu dezazuen denok batera. Zureak aukeratu, partekatu besteak zure lagunekin, eta festarik litxarreroenak pasa!
Beste Zenbait Iradokizun
Hona hemen Gabonetarako beste aukera gozo bat: Mercadonaren bonboiak. Senzza Sorta, Senzza Krematsua, Hur Gutiziak, Hacendado Mondose Bonboiak eta Trufak. Gabon zinez goxoak izan ditzazun.
Gabonetan, bestalde, ezin faltazkoa da turroiaren zapore nahasezina. Festa hauetan 6 Hacendado Turroi mota ere badituzu, eta guzti-guztiak glutenik gabeak.
Eta nahiago baduzu, Gabonetarako gaileta eta pasta sortak eskaintzen dizun aukera zabalean ere bila dezakezu zure gustukoena; ezetz dastatzeari eutsi.