Hacendadoren Diverxuxes: gozoki- eta karamelu-sorta osatu bat da, gustu guztiak eta jende guztia asebetetzeko modukoa.

Diverxuxes, gozokiak eta dibertsioa bat eginik

2023ko uztailaren 10a

Aisialdiko une dibertigarrienetarako, gozokien eta dibertsioaren arteko nahasketarik perfektuenak Diverxuxes du izena. Gozoki- eta karamelu-sorta osatu bat da, gustu guztiak eta jende guztia asebetetzeko modukoa: txikiak eta ez hain txikiak.

Bikainak partekatzeko, familiarekin edo lagunekin jateko, eta irribarrerik gozoenak egiteko elkarrekin.

Gainera, aukera hau egokia da zeliakoentzat, glutenik gabeko gozokiak eta karameluak baitira guztiak. Poltsa bateratu batean datoz gozoki eta karamelu guztiak, bakoitzak bere bilgarria duela.

Hacendadoren Diverxuxes, gozokirik dibertigarrienak

Sei mota daude, haiekin bete-betean goza dezazuen:

Diverxuxes, la mezcla perfecta de golosinas y diversión.

  • Gomazko karamelu bigunak: gominola dibertigarri hauek hainbat zapore eta koloretakoak dira.
  • Karamelu konprimatuak: pastel-koloreko pika-pika karamelu konprimatu gogor batzuk dira, hozkatzean desegiten direnak eta zapore aldi berean garratza eta gozoa dutenak. Barrea ziurtatua dago!
  • Karamelu eferbeszenteak: zapore garratzeko karamelu batzuk dira, ahosabaian sentsazio freskagarria eta burbuilatsua uzten dutenak. Bi karameluko zorro batean datoz. Karamelua jatean geratuko zaizun aurpegia dute marraztua: begiak handi-handi eta mingaina kanpoan! Lau zaporekoak dituzu: marrubia, laranja, limoia eta kola. Zuk aukeratu gustukoena!

Diverxuxes, la mezcla perfecta de golosinas y diversión.

  • Hanburgesa txikiak: hiru karamelu-piezaz osatutako gozokiak, bigunak, muntatu eta desmuntatu daitezkeenak. Hanburgesa bat diruditenez, dibertigarriak dira gozagarriak izateaz gainera: beheko parteak ogia itxuratzen du, eta gorriak haragia; erdian, gazta eta letxuga ageri dira, eta gainean beste ogi-estalkia.
  • Sweet Cakea: gominola honek pastel baten itxura du, eta hiru koloretako geruzak —zuria, arrosa bizia eta arrosa argia—. Marrubi- eta esnegain-usaina du, eta zapore gozoa. Beheko zatia biguna da, eta goikoa, estaldura-itxurakoa, gogorra. Sweet Cake bakoitzak bere zorrotxoa du, banaka jan ditzazun nahi duzunean.
  • Top Xuxes Snacks estrasamurrak: gozokirik klasikoenak maite dituztenentzat dira; zorro honek gominola txiki bigunen sorta bat dakar, zapore gozokoak eta azukre-estaldurarik gabeak. Fruta-itxura dute, eta bakoitzak zapore bat.

Gogoan izan produktuaren tamaina dela-eta ez dela komeni 5 urtetik beherako haurrek jatea. Nolanahi ere, adin txikiko batek janez gero, heldu batek gainbegiratzea gomendatzen da.

Aukeratu une bakoitzerako “Diverxuxes” egokiena, eta oparitu zeure buruari une berezi bat igarotzea etxekoekin.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu Diverkao galletak? Dibertsioa eta kakaoa galleta dibertigarrienetan.

Etxeko txikientzako askarietarako ideiak behar dituzu?