Mercadonako arrandegiak errezeta-sorta ederra eskaintzen dizu, egun seinalatu hauetan maite duzun jendearekin parteka dezazun. Beste zenbait arrain- eta itsaski-plateren artean, hauek gomendatzen dizkizugu: txipiroi beteak, legatza, surimi-tartaletak, muskuiluak saltsan eta izokina labean, guztiak ere originalak eta gustagarriak. Probatu nahi al dituzu gurekin?
Ikasi errezeta bikain horiek prestatzen, eta utzi zur eta lur zure gonbidatuak aurtengo Gabonetan. Deskargatu hemendik Mercadonaren arrandegiko errezeta guztiak:
Arrain gozo askoa da izokina eta, labean prestatuta, zapore osoa gordetzen du. "Izokina labean hirugiharrarekin eta tipula karamelizatuarekin" errezeta hau ontzeko, bi tomate-testura erabil ditzakezu. Freskura eta kolore-ukitu erakargarria emango diote biek ere. Aukera ederra Gabonetako bazkari eta afarietarako.
Ikusi "Izokina labean hirugiharrarekin eta tipula karamelizatuarekin" errezetaren bideoa
Lau lagunentzako osagaiak:
- 4 izokin-solomo edo -xerra (freskoa, hezurrik gabea, 200na g ingurukoak).
- 2 erretilu hirugihar-kubo.
- 6 koilarakada tipula karamelizatu.
- 2 tomate ertain.
- 8 cherry tomate.
- Tipulina.
- Kaiena.
- Piperbeltza (askotarikoak).
- Gatz larria.
Pausoz pauso:
Prozesuari pausoz pauso jarraitu nahi badiozu, hona hemen plater goxo hori prestatzeko azalpen guztiak.
1. Laberako azpil batean, jarri zortzi tomate-xerra.
2. Ipini tomate-xerren gainean lau izokin-solomoak, azala behera begira dutela.
3. Bota gatza eta piperra.
4. Jarri izokin-solomoen gainean tipula karamelizatua.
5. Gehitu hirugihar-zerrendak.
6. Labekatu 15-20 minutuz, 180 °C-ra.
7. Zerbitzatzeko, ipini platerean bi cherry tomate, erdibituta, eta bota tipulin xehatua eta kaiena birrindua
Beste gomendio batzuk
Begiratu gure errezeta-atala, aurtengo Gabonetarako ideia berriak behar badituzu, eta utzi gonbidatuak aho zabalik.
Hasteko, hasierakoak, plater nagusirako presta gaitezen. Hautatu gehien gustatzen zaizkizunak.