COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Vinos, sidras y cavas de Mercadona para Navidad

Gabon hauetarako, Mercadonaren ardo, sagardo eta cavak

2016ko abenduaren 16a

Familiarteko elkartzeek egiten dituzte Gabonak Gabon, sasoi honetako bazkari eta afari bereziek. Eta, otorduetan hartzeko dela, topa egiteko dela, ardo, sagardo eta caven aukeraketan dago, hain zuzen ere, elkarrekin pasatutako momentu hauetako gakoetako bat.
Egitea planeatu den menuaren ezaugarriei erreparatuz, mahaikide bakoitzaren gustua zein den, edo edaria zertarako ateratzen den arabera, Mercadonaren ardo, sagardo eta cava sorta hau gomendatzen dizugu, edonola ere Gabonak ospatzeko egingo dituzun bazkari eta afari guztietarako osagarri ezin hobea izango baitira.

Mercadonaren Lambrusco Ardo Gorria

Lambrusco jatorriko Ardo Gorria bere kolore biziagatik eta intentsitate apur bat dirdaitsuagatik nabarmentzen da. Zapore-ukitu pittin bat frutatsu eta gozoa du, mugurdi, marrubi eta arabisagar notaduna.
Konbinazio honen gozotasun eta garraztasunaren arteko orekak ia edozein zaporeari egokitzen zaio. Honenbestez, aukera onenetakoa dugu otordu arinetarako, edota pasta denean plateraren protagonista.
Oro har, pasta, pizza, tortilla edo rissotoekin jartzeko gomendatzen dizugu Mercadonaren Lambrusco Ardo Gorria aukeratzea, bai eta plater nagusien aurretik ateratzen diren entsalada, gosegarri edo hasierakoen osagarri gisa.

Mercadonaren Dueroko Erriberako Abadía Manrús Ardo Beltz Ondua

Mercadonaren Dueroko Erriberako Abadía Manrús Ardo Beltz Ondua arrakastatsuenetarikoa izaten da Gabonetan. Basa-fruta kutsuko usain indartsua du, eta baita txigor ñabardurak ere, 12 hilabetetan haritz kupela berritan egon izanak emanak.
Bere azken tonua pixka bat txigortua da, eta kanela eta banilla ukituak ditu. Honela, ia haragi klase guztiekin uztartzeko apropos-aproposa da Mercadonaren Dueroko Erriberako Abadía Manrús Ardo Beltz Ondu hau, bai eta lekale, odolki eta gaztekin ere.

Mercadonaren Frizzante Dulzze Ardo Zuria

Mercadonaren Frizzante Dulzze Ardo Zuria, alkohol-graduazio txikikoa (%5,5 vol.), gosegarri zein postreei laguntzeko aukerarik onenetakoa da.
Verdejo mahatsaz egindako ardo honek garraztasun txinpartatsu eta goxotasun delikatuaren arteko batasun perfektuari zor dio izena. Mahaikideen gustuarekin bat etorriz gero, otordu arinei laguntzeko ere izan daiteke egokia.

Mercadonaren Moscato Blue Vega Cristina

Familiarteko ospakizun berezi bati amaiera bikaina eman nahi badiozu, hortxe duzu Mercadonaren Moscato Blue Vega Cristina. Graduazio gutxiko ardo aparduna dugu, burbuila ugariengatik nabarmena, bai eta bere usain sarkorrengatik ere, albertxikoak, meloia eta arrosa petaloak nahasten dituztenak.
Mercadonaren Moscato Blue Vega Cristina ezin hobea da Gabon Gaueko afari edo Eguberriko bazkarian azken brindisa egiteko. Mahaikide guztiak harri eta zur geratuko dira edari honen litxi zaporea eta kolore urdin argi bereziaren aurrean.

Mercadonaren El Mayu Sagardoa

Mahaikideek janaria laguntzeko edo topa egiteko sagardoa hobesten badute, Mercadonan El Mayu Sagardoa duzu eskura: Asturiaseko sagardo apartsua, fruta kutsuko usainagatik nabarmena, arretaz aukeratutako sagarrez egina.

Mercadonaren Cabré & Sabaté Brut eta Semi Cavak

Gehientsuenetan cava ateratzen da Gabonetako otorduen bukaeran topa egiteko. Mercadonan bi cava mota jartzen dizkizugu aukeran, lehorragoa bata eta gozoagoa bestea; gustu guztiak asebetetzeko moduan, beraz.
Era tradizionalean eginak izanak ematen die Mercadonaren Cabré & Sabaté Brut eta Semi Cavei beren zapore berezia. Halaber, Macabeo, Xarel•lo eta Parellada barietateetako ardo zuri onenak aukeratu dira beren oinarri gisa.
Cabré & Sabaté Brut Cava aukera ezin hobea da cava lehor baten bila dabiltzanentzat. Bukaera zertxobait gozoagoa izateko, aldiz, Cabré & Sabaté Semi Cava hobesten da.

Beste Zenbait Iradokizun

Verdejo jatorriko interes handiko beste ardo bat Mercadonaren %100 Verdejo Arribeño Rueda Ardo Zuria da, arrainak, itsaskiak edota gosegarriak laguntzeko hobetsia, hain zuzen.
Eta, alkoholik hartzen ez dutenentzat, edo etxeko txikientzat, Magic Edari Freskagarria dugu, litxarreria zapore gozoa duena.
Gabonetako ospakizunentzako janari eta edaria dagoeneko baldin badaukazu, apaindura egokia besterik ez zaizu falta, Gabonetako motiboez apaindutako mahai-oihal, ezpain-zapi, plater eta edalontziek eskaintzen dizuten horixe.
Gabonetan ezin faltazkoak dira, halaber, Hacendado turroiak. Askotariko turroi sorta ederra, eta gainera, glutenik gabeak!