Topa egiteko ardoen eta edari apartsuen aukera oso berezi bat aurkezten dizugu.

Gabon hauetan topa egiteko ardoen eta edari apartsuen aukera

2023ko urriaren 26a

Badatoz Gabonak. Ospakizunak eta poz-giroa izango ditugu maite ditugun horiekin batera. Jai hauetan, ardo egokia aukeratzeak eragin handia izan dezake bazkari edo afari baten arrakastan.

Aukera ugari dituzu zure Gabonetako zaporeekin bateratzeko eta topa egiteko: ardo beltz sendoak, zuri sofistikatuak, apardun freskagarriak, alkoholik gabeko edari ederrak eta gehiago. Probatu itzazu!

Ardoak

Selección de vinos de Mercadona para esta Navidad

  • DulZ.Ze frizzantea: konbinatu arrain eta itsaski-platerak eta aperitiboak graduazio txikiko eta gozotasun leuneko edari txinpartatsu honekin.
  • Lambrusco gorria: Gozotasun eta azidotasun orekatuko Lambrusco gorria, amaieran fruitu gorrien zapore bizi eta luzea uzten duena. Burbuila fin eta ongi integratuak ditu ardo freskagarri eta arin honek.
  • Pescaíto: Pescaíto Ardo zuria ezin hobea da zure aperitiboetarako eta arrain- eta itsaski-plateretarako. Kolore hori margula eta distira berdexkak ditu. Kolore garbi, distiratsu eta gardena dauka. Sudurrean fruta-ukituak uzten ditu, eta zitrikoak eta loreak ekartzen ditu gogora. Ahoan orekatua, freskoa, atsegina eta edateko erraza da.
  • Abadía Mantrús Rueda Verdejo ardoa: har ezazu arrozekin, haragi suabeekin, arrainekin eta Asiako platerekin. Lasto-kolore horiak eta fruta-ukitu freskoko aroma biziek berezi egiten dute. Nortasuna, freskotasuna eta koipe-ukitu arina ditu ahoan. Frutak eta mineralak ekarriko dizkizu gogora.
  • Mar de Uvas Merlot ardoa: granate-koloreko ardo dotorea, fruta-zapore leunekoa. Egokia da haragi gorriekin, gazta-fonduekin eta gisatuekin bateratzeko.
  • 13 Hectáreas, haritzezko upelekoa: 7 hilabetez haritzezko barrikan edukia, indartsua, biribila eta orekatua. Fruitu gorrien eta loreen ukituak eta zur-usain arina.

Sagardoa eta cava

Sidra y Cava de Mercadona

  • Sagardo aparduna, sagar-zapore orekatukoa. Amaierako zapore gozo eta iraunkorrak bereizten du sagardo hau.
  • Cabré & Sabaté Vintage cava: cava hau aproposa da itsaskiekin, arrainekin eta haragi zuriekin batera hartzeko. Aperitibo gisa eta egun berezietan topa egiteko ere har daiteke. Kolore hori margula du, eta burbuila fin eta iraunkorrak ditu. Ahoan, lehorra eta freskoa da, eta orekatua azidotasunari eta gozotasunari dagokienez.

Erreserbako bermuta

Vermouth Reserva Mercadona

  • Maronti bermuta: Erreserbako Maronti bermutak basoko belarren berezko freskotasuna leuntzen duten zur- eta espezia-ukituak ditu. Aperitiboekin hartzeko laguntzaile paregabea. Bermut honek zapore orekatua du oso, ahoan luze irauten duena. Konplexua eta izaera handikoa.

Alkoholik gabeak

Bebidas Sin alcohol Mercadona

  • Viña Secret: alkoholik gabeko edari aparduna, jai hauetan alkoholik hartu gabe topa egin nahi duten guztien gozamenerako.
  • Magic: fruta-zukuz egindako edari lurrindu azukreduna, zapore gozo eta freskagarrikoa. Gainera, ez du glutenik. Beraz, egokia da glutenarekiko intolerantzia dutenentzat eta zeliakoentzat.

Beste gomendio batzuk

Probatu duzuCider Wild Panther? Sagar- zaporekoa eta marrubi- eta lima-zaporekoa dituzu aukeran.

Zerbitzatu Turroi-aukera on bat zure Gabonetako mahaian.

Ezagutzen dituzu gure Abendu-egutegiak? Minilurrinak eta makillaje-produktu funtsezkoak dakartzate.